Pili Larrañaga: “Ez da asko kostatzen, eta aukera ederra da praktikatzeko arazoak dituztenentzat”

Pili Larrañaga Soraluzen jaio zen 1950ean. Orain erretiratua dago, baina hezkuntzaren arloan lan egin du bizitza osoan. Donostian bizi da, eta hain justu hiriburuko San Telmo museoan izan zuen Mintzaneten berri, ‘Badu bada’ erakusketaren aurkezpenean, alegia.

Bere ustez, ekimena «ona eta praktikoa» da, eta bertan izan duen esperientzia onuragarria dela dio. Pili bidelagun gisa dabil proiektuan, eta astean behin Joserra Onandia getxotarrarekin aritzen da. «Hamabost egunetik behin 30 minutu labur egiten zaizkigu, beti gehixeago aritzen gara», azaldu du.

Pilik dioenaren arabera, «ez da asko kostatzen eta aukera ederra da praktikatzeko arazoak dituztenentzat».

 
Pili Larranaga, bidelaguna
Pili Larrañaga, bidelaguna

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude