Praktikatu bizkaiera Mintzaneten!

Mintzanet sortu zenetik, hainbat adar agertu dira proiektuaren baitan eta horietako bat da ‘Mintzanet +65’. Ekimen honetan, 65 urtetik gorako pertsonek euskara praktikatzen laguntzen diete horretan jardun nahi duten bidelariei. Batzuk saioak etxetik egiten dituzte, beren kabuz, eta beste batzuei adineko egoitzetan guztia prestatzen diete eseri eta saioak egin ditzaten.

Hainbat egoitzek hartzen dute parte Mintzaneten eta Bizkaiko Arrotegi Munitibar (Busturia) egoitzako sei pertsonak eman dute izena une honetan. Beraz, bizkaieraz praktikatu nahi baduzu, eta goizez saioak egiteko prest baldin bazaude, idatzi info@mintzanet.net posta elektronikora eta harremanetan jarriko zaituztegu!

Ez galdu aukera eta praktikatu bizkaiera goizez!

IMG_1718
Mila Altuna azpeitiarra bidelaguna da Mintzaneten

Agian hau ere gustatuko zaizu

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude