Rita Aldabaldetreku, Euskaltzaleen Topagunea: “Gurpilari bueltak ematen hastea da garrantzitsuena”

Rita Aldabaldetrekuk (Euskaltzaleen Topaguneko teknikaria) egunerokotasunean gehien erabiltzen duen hizkuntza da euskara, bai arlo pertsonalean zein profresionalean, “nire ama hizkuntza da, hizkuntza naturala”. Hala, euskararen normalizazioaren alde lan egitea aurreikusita ez zuela aitortzen badu ere, Zarauzko Euskaraldiko dinamizatzaile izateko aukera suertatu zitzaionean ekimenean parte hartzea erabaki zuen: “Pribilegioa da hainbeste eragilerekin lanean izatea, euskarari buruzko ikuspegi panoramikoa ematen dit”.

Besteak beste, ‘Hitzaldi irekiak’ atalean, COVID-19 pandemia bete-betan egin duten Euskaraldiaren ‘prestaketa’ saioaz zein 2020ko azaroaren 20tik abenduaren 4ra egingo duten bigarren ekitaldiaz mintzatu da.

Horrez gain, euskaraz hitz egiteko gaitasuna dela eta lotsatuta edo beldurtuta sentitzen direnei gomendio txiki bat luzatu nahi izan die: salto egitea, erabiltzen hastea: “Gehiago erabilita gehiago ikasten da. Gurpilari bueltak ematen hastea da garrantzitsuena. Hala, erabilera horrek norberaren ikasketa prozesuaren fruituak jasotzea dakar”.

Mila esker, Rita!

Agian hau ere gustatuko zaizu

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude