Rocio Serrano, bidelaria: “Euskara gure hizkuntza da, gure altxorra”

Rocio Serrano (1971) Gasteizen bizi den bilbotarra da. Euskaltegian euskara ikasten zebilela Mintzaneten berri izan zuen, eta hitz-jarioa hobetzeko asmoz, izena ematea erabaki zuen: “Euskaltegian euskara ikasten dugu, baina ez dugu modu informal batean hitz egiten, ez da erreala”. Euskara “gure hizkuntza, gure altxorra” dela deritzo, horregatik, euskaraz jardutea merezi duela gogoratu digu. 

Lourdes bidelagun bizkaitarrarekin mintzapraktika saioak antolatzen ditu astero, eta primeran moldatzen dira elkarrekin. 45 minutu inguru aritzen dira euskaraz etengabe jardunean, eta oso gustura dagoela aitortu digu Serranok: “Lourdes oso jatorra da, asko gustatzen zaio hitz egitea eta oso ondo hitz egiten du, lasai-lasai. Oso ondo ulertzen diot”.

Mintzanet ideia oso ona iruditzen zaio, eta proiektuaren erosotasuna zein praktikotasuna nabarmendu ditu, baita arlo ekonomikoa ere.

Agian hau ere gustatuko zaizu

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude