Sebastián Amaya, bidelaria: “Euskarak mundu berri batean sartzeko aukera eman dit”

Want create site? Find Free WordPress Themes and plugins.

Sebastián Amayak (Arrecifes, 1978) Eusko Jaurlaritzako ‘Euskara Munduan’ programaren bidez izan zuen Mintzaneten berri. “Barnetegi batean proiektu honi buruz hitz egin zuten, euskaldun batekin hitz egiteko abantailei buruz…”. Berak azaltzen duen moduan, Argentinan ez du euskaraz hitz egiteko aukerarik, ez delako giro euskaldun batean bizi, “Mintzaneti esker, mintzapraktika egiteaz gain, ikasi ahal dugu”.

“Euskara nire arbasoen  hizkuntza da, oso berezia da niretzat eta mundu berri batean sartzeko aukera ematen dit”, esan du Amayak.

Gasteizko bidelaguna du argentinarrak eta solasaldi bakoitza oso interesgarria omen da. “Mikelek pazientzia handia du. Lexiko eta esaera berriak ikasten ari naiz”, dio.

Horregatik, proiektu honetan parte hartzea dudarik gabe gomendako luke: “Tresna bikaina da euskara praktikatzeko!”.

Sebastián Amaya bidelari argentinarra
Sebastián Amaya bidelari argentinarra
Did you find apk for android? You can find new Free Android Games and apps.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude