Sorbonako (Paris) ikasleak euskararen inguruan aritu dira

Etxepare Institutuak eta Mintzanetek ‘Euskal sortzaileak sarean’ programa martxan jarri dute. Horrela, euskal eragileek zuzeneko prestakuntza-saioak eskaini ahalko dizkiete, Euskal Herritik, Institutuak mundu osoko 36 unibertsitateetan dituen euskara eta euskal kultura ikasleei.

Apirilaren 4an lehenbiziko saioa burutu zen. Bertan, Iván Igartúa (EHUko irakaslea), euskararen historiaren inguruan aritu zen Sorbonako (Paris) ikasleekin.

Hemen duzue Miren Ibarluzea irakurleak ekimenaren inguruan idatzi duena.

 

Agian hau ere gustatuko zaizu

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude