Susana Santa Cruz, bidelaria: “Etxetik euskara praktikatu dezaket, lasaitasunez. Zoragarria da!”

Susana Santa Cruz (Gasteiz, 1974) informatikaria da. Mintzaneti esker euskara praktikatzen du eta, zentzu horretan, ideia “izugarri ona” dela dio. Bere ustez, Gasteizen “ez da erraza” euskaraz aritzea, behintzat, bere inguruan ez dago euskara “erraztasunarekin” hitz egiten duen inor. Seme bat dauka eta “ez da erraza tarte bat hartzea”. “Horregatik, proiektu honen bidez, etxetik hitz egin dezaket, lasaitasunez. Zoragarria da!!!”, esan du. Bere ustez, denbora gutxi baldin baduzu “aukera ona” da.

Gasteizko mutiko bat du bidelagun, eta astero hitz egiten dute. Edozein gorabehera dutenean, haien artean moldatzen direla dio. “Mutil jatorra da, zenbat eta denbora gehiagoz hitz egin, gero eta harreman hobea daukagu. Pozik nago”, azaldu du. Nahiz eta adin tartea handia izan, Susanarentzat bere bidelaguna bere semea izango balitz bezala da: “Hitz egiten dugun bitartean, nire nerabetasuna datorkit burura, eta oso ondo dago”.

Une honetan, Susanak euskara bere lanerako behar du, baina hasi zenean beste helburu bat zeukan, eta gogoa ere desberdina zen. Horregatik, euskaltegian ikastaro trinko bat egiten ari da.

Susana Santa Cruz
Susana Santa Cruz bidelaria da Mintzaneten

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude