Dylan Inglis eta Ainara Loiarte elkarrekin!


Dylan Inglis (Erresuma Batua, 1998) bidelaria eta Ainara Loiarte (Andoain, 1988) bidelaguna elkartu dira Loiarteren herrian. Duela ia urtebete hasi ziren elkarrekin Mintzaneten, eta geroztik hiru aldiz ikusi dute elkar aurrez aurre. Euren artean hitanoa praktikatzen dute.

Peio Duzan eta bere familia ezagutzeko aukera izan dugu!


Peio Duzan (Toulouse, 1985) Estrasburgon bizi da eta oporrak Euskal Herrian igaro ditu bere familiarekin. Donostiara egin duen bisitan, Cristina Tapia eta Ainara Loiarte Mintzaneteko koordinazio taldeko kideok Duzan aurrez aurre ezagutzeko parada izan dugu. Ez hori bakarrik, Peioren aita, anaia eta Agatxu alabarekin ere egoteko aukera izan dugu!