Etxebarrin Mintzanet aurkeztu dugu


Arratsaldeko zazpiak jota hasi dugu aurkezpena Etxebarriko Cime eraikinean, ordenagailuz beteriko gela batean. Izan ere, hori da beraien asmoa: informatikaz ez dakienari Mintzaneten parte hartzen erakustea eta saioak egiteko lekua eskaintzea. Ritxi lizartza proiektuaren arduradunak egin du aurkezpena eta ikusleen artean bi kazetari egon dira, informazioa biltzen euren komunikabideetan Mintzaneti buruzko erreportaje bat argitaratzeko.

Igorren Mintzaneten aurkezpenera jende andana bildu da


Arratsaldeko 20:00ak pasatxo hasi da aurkezpena Igorreko kultur etxean. Bertara, Berbalaguneko partaideak, AEK-ko ikasleak, udaletxeko kideak, Jubilatuen elkartekoak eta beste hainbat herritar bildu dira. “Irabazi asmorik gabeko proiektua da Mintzanet eta maramara*taldeak kudeatzen du”, azaldu du Beinat Anzola herriko alkateak aurkezpena egiterakoan. Jarraian, Ainara Loiarte egitasmoaren koordinatzaileari eman dio hitza eta berak egitasmoari buruzko azalpen zabala … Jarraitu irakurtzen Igorren Mintzaneten aurkezpenera jende andana bildu da

Mintzanet Bizkaia Irratian izan dute hizpide


Ainara Loiarte, Mintzanet egitasmoaren koordinatzailea, Bizkaia Irratian elkarrizketatu dute, goizetan egiten duten “Lau Haizetara” saioan. AEKrekin eta Euskaltzaleen Topagunearekin maramara*taldeak sinatutako hitzarmenari buruz hitz egin dute, “elkarlanean aritzeko eta bidelagunen beharra azpimarratzeko sinatu dugu”, adierazi du Loiartek. Bi ekimenak (aurrez aurrekoa eta online) osagarriak izan daitezkeela esan du koordinatzaileak, batak ez baitu bestea kentzen.

EHUko kanpusetan Mintzaneten berri eman dugu


Asteazkenean Gasteizko kanpusean, ostegunean Donostiakoan eta ostiralean berriz, Leioako kanpusean Mintzanet zer den azaldu dugu. Lehengo astean EHUko kanpusetan aurkezpenak egin ditugu eta bertaratutakoei egitasmoaren nondik norakoak azaldu dizkiegu. Horrekin batera, zenbait bidelariren eta bidelagunen esperientzia kontatzen duen bideo laburra erakutsi diegu, jarraian duzue ikusgai:

Mintzanet Euskal Gizataldeen 6. Mundu Batzarrean aurkeztu dugu


Gaur, Kanpoan diren Euskal Gizataldeen 6. Mundu Batzarrean, Ritxi Lizartza Mintzanet egitasmoaren arduradunak proiektua zer den azaldu du.  Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxean gaurkoan euskara izan da mintzagai goizean goizetik. Lehenik eta behin, Joseba Erkizia Habeko zuzendariak “Euskara Munduan” izenburupean eman du bere hitzaldia eta jarraian, Ritxi Lizartzak Mintzanet zer den azaldu du.