Izaskun Arrieta eta Jose Ramon Onandia, Bidelagun eta Bidelari Onenak


Abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Egunaren harira I. Mintzanet sariak banatu dituzte Donostiako San Telmo museoan. Bertan, Bagera Elkarteak Mintzodromoa antolatu du, eta urte osoan egin dugun bezala Internet bidezko saioak prestatu ditugu.                   Gaur, Mintzanet proiektuak urte bat bete du, horregatik I. Mintzanet Sariak banatu ditugu. Bidelagun … Jarraitu irakurtzen Izaskun Arrieta eta Jose Ramon Onandia, Bidelagun eta Bidelari Onenak

Mintzanetek eta Etxepare Euskal Institutuak euskal sortzaileak eta munduko unibertsitateko ikasleak harremanetan jarriko ditu


Mintzanetek egitasmo berria jarri du martxan. Etxepare Euskal Institutuarekin batera euskal sortzaileak eta munduko unibertsitateko ikasleak harremanetan jarriko ditu proiektu honek. Mintzanetek berezko plataforma sortu du eta horretaz baliatuko dira munduan zehar dauden ikasleak euskal sortzaileekin solasaldiak eduki ahal izateko.

Mintzanet familia


‘Familia’ hitzaren laugarren adiera bat dator Mintzanetekin. “Nolabaiteko loturak elkartzen dituen lagun edo gauzen multzoa”. Seguru aski, gaur egun hori da Mintzanet, euskarak lotzen duen lagun multzo bat. Baina niri Eusko Jaurlaritzaren Hiztegi Entziklopediaren lehenbiziko adiera gehiago gustatzen zait: “Ahaidetasun hurbilak lotzen dituen kideen multzoa, berez etxe berean bizi direnak”. Gaur egun proiektu hau zer … Jarraitu irakurtzen Mintzanet familia

Xabier Euzkitzek, Kike Amonarrizek, Egoitz Lasak eta David Doblasek Mintzanet proiektua ezagutu dute


Xabier Euzkitze (‘Bisitaria’, ETB1) eta Kike Amonarriz (‘Mihiluze’, ETB1) telebista aurkezleek, Egoitz Lasa aktoreak eta David Doblas Lagun Aro GBCko jokalariak Bagerak antolatu duen Mintzodromoan parte hartu dute. Donostiako San Telmo museoan izan da ekitaldia, eta bertan Mintzanet proiektua hurbiletik ezagutu dute laurek. Ekimen honek euskara praktikatzeko aukera ematen du Internet bidez; horrela, haiek ere … Jarraitu irakurtzen Xabier Euzkitzek, Kike Amonarrizek, Egoitz Lasak eta David Doblasek Mintzanet proiektua ezagutu dute

Mintzanet Ibilaldian egon zen


Mintzanet ekimenak Ibilaldia 2013an parte hartu zuen. Portugaletera hurbildu ginen gure proiektua ezagutzera emateko eta gure txokora, Asti Leku ikastolako gunera, jende andana etorri zen, besteak beste, Julian Iantzi aurkezlea. Lanean zegoen baina tartetxo bat aurkitu zuen gurekin egoteko. Hemen dituzue atzoko argazki batzuk.

EHUko ikasleek aukera askeko kredituak lor ditzakete Mintzaneten parte hartzeagatik


Hemendik aurrera EHUko ikasleek aukera askeko kredituak lortu ahal izango dituzte Mintzaneten parte hartzeagatik. Proiektuaren arduradunek Unibertsitatearekin akordio bat sinatu dute, eta honen ondorioz ikasleek kredituak eskuratuko dituzte Internet bidez euskara ikasten ari direnekin praktikatzeagatik, hau da, bidelagun izateagatik. Informazio guztia esteka hauetan aurki dezakezue. *Azalpena EHUren webgunean (euskaraz) *Explicación en la página web de … Jarraitu irakurtzen EHUko ikasleek aukera askeko kredituak lor ditzakete Mintzaneten parte hartzeagatik