Andrea Bellak eta Raul Alfarok Zarrakazteluko eta Erriberako euskara elkarteak bisitatu dituzte


Arbaso euskaldunik ez badu ere, Montevideoko Euskal Etxean euskal dantza saioetan parte hartzera animatu zen behin Andrea Bella, eta ordutik, harreman estua du euskal kulturarekin. Euskara ikasteari ekin zion Mintzanet egitasmoan, eta gaur egun, euskara eskolak ere ematen ditu. Bidelari izatetik bidelagun izatera pasa da, eta euskara elkarte birtual bat ere sortu du hainbat Mintzaneteko … Jarraitu irakurtzen Andrea Bellak eta Raul Alfarok Zarrakazteluko eta Erriberako euskara elkarteak bisitatu dituzte

Maizpide barnetegian egoiliar diren Mintzaneteko lagunak bisitan izan ditugu


Argentina eta Uruguain bizi diren Mintzaneteko 6 lagun Euskal Herrian ditugu dagoeneko, eta egitasmoa kudeatzen duten Ritxi Lizartza eta Ander Makazagarekin elkartu dira Donostian. Hilabete t’erdiko egonaldia egiten ari dira Lazkaoko Maizpide Euskaltegian, eta zenbait, beren herriko euskara irakasle izateko prest itzuliko dira etxera.

Andrea Bella: “Mintzaneti esker euskara bultzatzea gure esku daukagu”


Andrea Bella (Uruguai,1978) Mintzaneten parte hartzearekin batera hasi zen euskara praktikatzen, baina pauso bat aurrera egin eta bidelari izateaz gain, bidelaguna ere bilakatu da: “Jasotzen dudana emateko gai naiz orain”. Mintzanetek berarentzat zer suposatzen duen galdetu diogunean, hauxe erantzun digu: “Jende zoragarria ezagutzeko aukera da. Mintzaneti esker euskara bultzatzea gure esku daukagu”. Muxu erraldoi bat … Jarraitu irakurtzen Andrea Bella: “Mintzaneti esker euskara bultzatzea gure esku daukagu”