‘Pandemiak ez gaitu isilduko. Guk euskaraz, Mintzaneten!’


Argentina, Txile eta Uruguain bizi diren Mintzaneteko hainbat lagun Euskal Herrian izan ditugu hilabete t’erdiz. Etxepare Euskal Institutuaren Euskara Munduan programan parte hartu dute, Lazkaoko Maizpide Barnetegian, eta beraien esperientzia partekatzeko prest azaldu dira. Euskara Munduan programan parte hartzen ari den taldea 2013an hasi zen euskara ikasten, eta urte hauetako prestakuntzaren ostean, Euskal Herrian lehenengoz … Jarraitu irakurtzen ‘Pandemiak ez gaitu isilduko. Guk euskaraz, Mintzaneten!’

Marcos Tedin, bidelaria: “Nik bezala, jende askok euskara maite du, baina ezin du erabili. Mintzaneti esker, ordea, euskara praktikatzeko aukera dugu”


Buenos Airesen (Argentinan) bizi da Marcos Tedin (1997), eta bertako enpresa batean sare sozialak kudeatzeaz arduratzen da. Sorterriko euskaltegian hasi zen euskara ikasten baina oraindik ere maila baxua zuenez, Euskal Herrira etortzea erabaki zuen. Barnetegi batean izena eman, eta behin maila polita lortuta, Mintzanet egitasmoan parte hartzera animatu zen. “Nik bezala, jende askok euskara maite … Jarraitu irakurtzen Marcos Tedin, bidelaria: “Nik bezala, jende askok euskara maite du, baina ezin du erabili. Mintzaneti esker, ordea, euskara praktikatzeko aukera dugu”

Rafa Retegi eta Alfredo Laborde elkarrekin, Donostian


Sei urte inguruz ordenagailuko pantaila aurrean hizketaldiak izan dituzte Rafa Retegi eta Alfredo Labordek. Nafarra da lehena, Igantzikoa; argentinarra bigarrena, Tres Arroyos herrikoa; eta Mintzanet egitasmoari esker ezagutu dute elkar. Laborde ez da sekula Euskal Herrian izan, baina Etxepare Euskal Institutuaren Euskara Munduan programari esker, Lazkaoko Maizpide Euskaltegian euskara eskolak jaso ditu hilabete t’erdiz. Egonaldia … Jarraitu irakurtzen Rafa Retegi eta Alfredo Laborde elkarrekin, Donostian

Joserra Onandia eta Valeria Garcia elkarrekin, Algortan


Sei urte inguru daramatzate Joserra Onandia (Getxo, 1945) bidelari eta bidelagunak eta Valeria Garcia Oyarzabal (La Pampa, 1973) bidelari argentinarrak Mintzaneten saioak egiten, eta adiskide min bilakatu dira. Astero-astero euskaraz aritzeko tartea hartzen dute pantaila aurrean, baina orain, aurrez aurre elkartu dira Algortan, “ilusio handiz”. Goizean goiz finkatu zuten hitzordua, eta Valeria Mugaritz jatetxean sukaldari … Jarraitu irakurtzen Joserra Onandia eta Valeria Garcia elkarrekin, Algortan

Mariana Grande: zergatik Mintzanet?


Mariana Grande (1981) bidelariari argentinarra Buenos Aires hiriburuan bizi da, eta euskaraz hitz egiteko irrikan dago beti. Euskaltzaleak Euskal Etxean dagoen “giro euskalduna” azpimarratu badigu ere, gure hizkuntza entzutea oso zaila dela esan digu. Mintzanetek berarentzat zer suposatzen duen galdetu diogunean, “euskaraz mintzatu ahal izateko aukera oso baliagarria” dela aitortu digu. Hala, eskerrak eman nahi izan dizkigu, … Jarraitu irakurtzen Mariana Grande: zergatik Mintzanet?

Euskara irakasle eta ikasleak batu ditu ‘Euskara Munduan’ programak Argentinan


Beste urte batez, martxan da Etxepare Euskal Institutuak antolatzen duen ‘Euskara Munduan’ programako barnetegia. Pare bat astez, Argentinako San Nikolas hirian irakasle zein ikasleak batu dira euskara lantzeko asmoz. Kinku Zinkunegi teknikaria ari da eskolak ematen eta saioak gidatzen. Gainera, Mintzaneteko zenbait erabiltzaile ere bertan dira, besteak beste, Uruguaiko Andrea Bella eta Argentinako Begoña Tisera. … Jarraitu irakurtzen Euskara irakasle eta ikasleak batu ditu ‘Euskara Munduan’ programak Argentinan

Diasporatik: Elisabet Etchegaray (Argentina, 1962)


Elisabet Etchegaray Argentinakoa da, Azul izeneko herri batekoa. Euskal kultura interesatzen zaio, eta horrexegatik eman zuen izena Mintzaneten. “Euskal bizitza eta kulturarekin lotuta dauden esperientziak oso aberasgarriak direla uste dut, eta, proposamen baten bila nenbilenean, Euskal Kultura aldizkarian Mintzaneten berri izan nuen”, esan zigun Elisabetek.

Diasporatik: Florencia Deniz (Argentina, 1993)


Florencia Deniz (1993) Villa Maríakoa da, eta duela urte batzuk euskara ikastea erabaki zuen. Hamar urte zituenean etxean euskaraz idatzitako liburu bat aurkitu zuen. Interesgarria iruditu zitzaion eta 14 urterekin hizkuntza ikastea erabaki zuen. “Orain, euskara ez da bakarrik hizkuntza bat, nire bizimodua da”, aitortu zigun.

Joserra Onandia getxoztarra eta Mauro Funes Garcia agentinarra elkarrekin!


Joserra Onandia (Getxo, 1945) bidelaria eta bidelaguna da Mintzaneten. Berari Pedro Mari Sarduy Floridan bizi den muxikarrak bizkaiera praktikatzen laguntzen dio eta, aldi berean, Onandiak Argentinako Valeria Garcia Oyarzabali (La Pampa, 1973) laguntzen dio.

Argentinan hasi da ‘Euskara Munduan’eko neguko barnetegia


Uztailaren 14an hasi zen Argentinako Villa Marían (Córdoba) ‘Euskara Munduan’eko neguko barnetegia. Astebete iraungo du eta bertan, euskara ikasleak eta irakasleak elkartuko dira. Horien artean, Mintzaneten parte hartzen dutenak daude: María Begoña Tisera, Valeria García Oyarzabal, Christian Etxeberria, Flor Deniz, Martín Zabalza, Mariana Grande, Andrea Bella, Alfredo Laborde eta Inés Olazabal, besteak beste.