Asier Rodriguez: zergatik Mintzanet?


Asier Rodríguez Aparicio (1992) bidelaguna da Mintzaneten. Bilbotarra bada ere, lan kontuengatik Bartzelonan bizi da gaur egun eta bertatik ari da euskara praktikatu nahi dutenekin saioak hitzartzen. Mintzanetek berarentzat zer suposatzen duen galdetu diogunean, hauxe erantzun digu: “Niretzat Mintzanetek daukan gauza garrantzitsuena da euskara maila mantentzen jarraitzeko aukera ematen dizula”.