Mila Altuna eta Gorka Fernandez: “Zergatik Mintzanet?”


Mila Altuna (Azpeitia, 1929) bidelagunak eta Gorka Fernandez (Barakaldo, 1975) bidelariak denbora luzea daramate Mintzaneten eta, horri esker, oso harreman estua dute gaur egun. Altuna Azpeitiko San Martin adinekoen egoitzan bizi da, eta Fernandez, berriz, Sevillan. Baina urtean behin ala bitan gutxienez, Sevillatik Gipuzkoarako bidea egiten du bidelariak bidelaguna bisitatzeko. Berriketan harrapatu ditugu. “Hasi ginenetik asko hobetu duela … Jarraitu irakurtzen Mila Altuna eta Gorka Fernandez: “Zergatik Mintzanet?”

Ander Olalde, bidelaguna: “Proiektu honek denoi irabazteko aukera ematen digu; galtzeko, berriz, ezer ez”


Ander Olalde Azpeitian jaio zen duela 57 urte. Euskadi Irratian izan zuen Mintzaneten berri. Azaldu duenaren arabera, nahiz eta euskara izan bere ama hizkuntza, euskaltegira joan behar izan zuen EGA ziurtagiria lortzeko: “Euskaltegian jaso nuen guztiagatik euskararekin zor bat nuela sentitzen nuen. Orduan, Mintzanet etorri zitzaidan burura, eta pentsatu nuen ez zegoela modu aproposagorik nire … Jarraitu irakurtzen Ander Olalde, bidelaguna: “Proiektu honek denoi irabazteko aukera ematen digu; galtzeko, berriz, ezer ez”

Gorka eta Mikel Fernández bidelariak Mila Altuna bidelagunarekin elkartu dira Azpeitian


Gorka eta Mikel Fernández (Barakaldo, 1975/1979) anaiak bidelaria eta bidelaguna dira Mintzaneten. Eta urtero bezala, Mila Altuna bidelaguna (Azpeitia, 1929) bisitatzera joan dira. Oraingo honetan, Mikelen alabarekin eta Gorkaren semearekin.

Jose Luis Azpillaga, bidelaguna: “Euskararik gabe nire bizitza oso desberdina izango zen lehen, eta izango litzateke orain”


Jose Luis Azpillaga Azpeitian jaio zen 1957an, baina duela 30 urte Eibarrera joan zen bizitzera. Han euskara irakaslea izan da, erretiroa hartu duen arte. Orain, denbora libre gehiago daukanez, Mintzaneten izena ematea erabaki du, eta “oso pozik” dagoela esaten du. “Proiektua lagungarria dela iruditzen zait euskara ikasi eta praktikatu nahi dutenentzat; batez ere, inguruan euskaldunik … Jarraitu irakurtzen Jose Luis Azpillaga, bidelaguna: “Euskararik gabe nire bizitza oso desberdina izango zen lehen, eta izango litzateke orain”

Mila Altuna bidelaguna eta Gorka Fernández bidelaria Azpeitian elkartu dira


Mila Altuna (bidelaguna) eta Gorka Fernández (bidelaria) Azpeitian elkartu dira 2016ko abenduaren 28an. Mila Azpeitiko San Martin adinekoen egoitzan bizi da. Gorka, berriz, Barakaldokoa da, baina Sevillan bizi da. Bere euskara maila hobetu nahi zuen, eta hori lortzeko hilean bi aldiz Milarekin hitz egiten du Mintzaneten bidez. Urte hauetan, euskara praktikatuz gain, harremana sendotu egin … Jarraitu irakurtzen Mila Altuna bidelaguna eta Gorka Fernández bidelaria Azpeitian elkartu dira

Azpeitiko KZgunean aurkezpena


Azaroaren 27an Mintzanet proeiktua aurkeztu genuen Azpeitiko KZgunean. Bertara, Mikel Aranburu futbolaria eta Sebastian Lizaso bertsolaria etorri ziren. Saio praktikoa egiteko aukera izan zuten. Horrela,  Joserra Onandiarekin eta Muriel Platerorekin hitz egin zuten. Gainera, beste bi bidelarik parte hartzeko aukera izan zuten: Marta Olallak eta Raúl Alfarok.