Amaia Alberdi, bidelaguna: “Mintzanetek izugarrizko malgutasuna eman dit”

Amaia Alberdi Azpeitian jaio zen 1996. urtean. Une honetan, Ingurugiroaren Agrobiologiako master bat ikasten ari da.

Aspalditik izan du buruan horrelako proiektu batean partea hartzea, baina ordutegi oso aldakorra dauka. Horregatik, Mintzanet oso aproposa iruditu zitzaion ikasketak eta praktikak uztartu ahal izateko.

Gehiago irakurri “Amaia Alberdi, bidelaguna: “Mintzanetek izugarrizko malgutasuna eman dit””

‘Mintzanet +65’ proiektuari buruz hitz egin dugu Euskadi Irratian

Euskadi Irratiko Faktoria saioan, ‘Mintzanet +65’ proiektuari buruz hitz egin dugu. Bertan, Ainara Loiarte, Mintzaneten koordinazio taldeko kideak eta Ainhoa Fernandez, Matia Fundazioko Euskara lantaldeko partaideak Manu Etxezortu irrati-esatariaren galderei erantzun diete.

Gehiago irakurri “‘Mintzanet +65’ proiektuari buruz hitz egin dugu Euskadi Irratian”

Iñaki Urbistondo, bidelaguna: “Proiektu zoragarria iruditzen zait, euskaraz mintzatzeko ezintasuna duenari laguntza handia ematen zaiolako”

Iñaki Urbistondo azpeitiarrak 60 urte ditu eta altzarigintzan egin du lan duela gutxi erretiratu arte. 2016an Necochean (Argentina) egon zen bertako Euskal Aste Nazionalean, eta bertako mintzodromoan izan zuen lehendabizikoz Mintzaneten berri. Izan ere, hangoek eta Euskal Herrikoek zuzeneko konexioa egin zuten Mintzanetek antolatutako ekimenari esker.

Gehiago irakurri “Iñaki Urbistondo, bidelaguna: “Proiektu zoragarria iruditzen zait, euskaraz mintzatzeko ezintasuna duenari laguntza handia ematen zaiolako””