Ander Olalde, bidelaguna: “Proiektu honek denoi irabazteko aukera ematen digu; galtzeko, berriz, ezer ez”


Ander Olalde Azpeitian jaio zen duela 57 urte. Euskadi Irratian izan zuen Mintzaneten berri. Azaldu duenaren arabera, nahiz eta euskara izan bere ama hizkuntza, euskaltegira joan behar izan zuen EGA ziurtagiria lortzeko: “Euskaltegian jaso nuen guztiagatik euskararekin zor bat nuela sentitzen nuen. Orduan, Mintzanet etorri zitzaidan burura, eta pentsatu nuen ez zegoela modu aproposagorik nire … Jarraitu irakurtzen Ander Olalde, bidelaguna: “Proiektu honek denoi irabazteko aukera ematen digu; galtzeko, berriz, ezer ez”

Zeren zain zaude?


Astean ordu erdiko tartea baduzu, eman izena, eta izan zaitez bidelari edo bidelagun Mintzaneten! Bidelariak euskara praktikatu nahi dutenak dira eta gutxienez B1 maila izan behar dute. Pantailaren beste aldean bidelagunak izango dituzte, astero euskaraz hitz egitea ahalbidetuko dieten laguntzaileak. Gogoratu helburuak bidelariak soltura irabaztea, lotsa galtzea eta jariotasuna lortzea direla!

Euskaraz bada yeismorik?


Iturria: Jabier Oses AzurmendiEusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saila Euskara hobetzen Artikulua Musika Euskara hobetzen Euskara hobetzen AHOSKERA Yeismoa esaten zaio ondorengo bi fonema hauek, ahoskatzerakoan, ez bereizteari; /ʎ/ eta /ʝ̞/ ez bereizteari. Yeismoa dagoenean, hiztunak bi fonemen arteko aldea neutralizatu egiten du. Sistematikoki, /ʎ/ ahoskatu beharrean /ʝ̞/ ahoskatzen du. Gaur egungo euskaldun askoren mintzoan nabari da. … Jarraitu irakurtzen Euskaraz bada yeismorik?

Joserra Onandia getxoztarra eta Mauro Funes Garcia agentinarra elkarrekin!


Joserra Onandia (Getxo, 1945) bidelaria eta bidelaguna da Mintzaneten. Berari Pedro Mari Sarduy Floridan bizi den muxikarrak bizkaiera praktikatzen laguntzen dio eta, aldi berean, Onandiak Argentinako Valeria Garcia Oyarzabali (La Pampa, 1973) laguntzen dio.

Peio Duzan eta bere familia ezagutzeko aukera izan dugu!


Peio Duzan (Toulouse, 1985) Estrasburgon bizi da eta oporrak Euskal Herrian igaro ditu bere familiarekin. Donostiara egin duen bisitan, Cristina Tapia eta Ainara Loiarte Mintzaneteko koordinazio taldeko kideok Duzan aurrez aurre ezagutzeko parada izan dugu. Ez hori bakarrik, Peioren aita, anaia eta Agatxu alabarekin ere egoteko aukera izan dugu!

Miren Salaberria, bidelaguna eta Maribel Soto, bidelaria Euskadi Irratian elkarrizketatu dituzte


Miren Salaberriak 85 urte ditu eta Donostiako San Ignacio adinekoen egoitzan bizi da. Bertatik Skype bidez Mintzaneten hartzen du parte eta Maribel Soto nafarrari laguntzen dio euskara praktikatzen. Salaberria donostiarra da eta 22 urtez izan da Donostiako Ospitaleko erizainen zuzendaria. Soto ere erizaina da eta B2 euskara-maila atera nahian dabil.

Jose Luis Azpillaga, bidelaguna: “Euskararik gabe nire bizitza oso desberdina izango zen lehen, eta izango litzateke orain”


Jose Luis Azpillaga Azpeitian jaio zen 1957an, baina duela 30 urte Eibarrera joan zen bizitzera. Han euskara irakaslea izan da, erretiroa hartu duen arte. Orain, denbora libre gehiago daukanez, Mintzaneten izena ematea erabaki du, eta “oso pozik” dagoela esaten du. “Proiektua lagungarria dela iruditzen zait euskara ikasi eta praktikatu nahi dutenentzat; batez ere, inguruan euskaldunik … Jarraitu irakurtzen Jose Luis Azpillaga, bidelaguna: “Euskararik gabe nire bizitza oso desberdina izango zen lehen, eta izango litzateke orain”