Arlette Pascual, bidelaria: “Neska jatorra da bidelaguna, ongi konpontzen gara”


Arlette Pascual (Bordele-Baionan bizi da, 1950) bidelaria da Mintzaneten. Bere aitak gerra zibilaren ondoren, Frantziara deserriratu behar izan zuen, eta horregatik jaio zen Bordelen. Leku askotan bizi izan da geroztik: Madrilen, Donostian, Okzitaniako Tolosan, Baionan…

Javier Osaba, bidelaria: “Dylani esker hobeto mintzatzen naiz, eta niretzat oso garrantzitsua izaten ari da”


Javier Osaba (Gasteiz, 1985) Azkainen bizi da, Lapurdin, eta txikitan ikastolan euskaraz ikasi bazuen ere, 18 urterekin euskara alde batera utzi zuen. Duela bi urte, euskaltegian eman zuen izena, garrantzitsua eta interesgarria iruditu zitzaiolako hizkuntza berreskuratzea.

Maialen Goñi, bidelaguna: “Ez da nire mintzakidea bakarrik, familiarena ere bada: bikotekideak ezagutzen du, haurrak ezagutzen du…”.


Maialen Goñi (Donostia, 1989) bidelaguna da eta euskarari laguntzeko asmoarekin eman zuen izena Mintzaneten: “Euskarari lagundu baino, pertsona batekin harreman bat mantentzen duzu eta oso gustura nago harreman horrekin”.

‘Mintzanet +65’ proiektuari buruz hitz egin dugu Euskadi Irratian


Euskadi Irratiko Faktoria saioan, ‘Mintzanet +65’ proiektuari buruz hitz egin dugu. Bertan, Ainara Loiarte, Mintzaneten koordinazio taldeko kideak eta Ainhoa Fernandez, Matia Fundazioko Euskara lantaldeko partaideak Manu Etxezortu irrati-esatariaren galderei erantzun diete.

Iñaki Urbistondo, bidelaguna: “Proiektu zoragarria iruditzen zait, euskaraz mintzatzeko ezintasuna duenari laguntza handia ematen zaiolako”


Iñaki Urbistondo azpeitiarrak 60 urte ditu eta altzarigintzan egin du lan duela gutxi erretiratu arte. 2016an Necochean (Argentina) egon zen bertako Euskal Aste Nazionalean, eta bertako mintzodromoan izan zuen lehendabizikoz Mintzaneten berri. Izan ere, hangoek eta Euskal Herrikoek zuzeneko konexioa egin zuten Mintzanetek antolatutako ekimenari esker.