Nerea Luezas, bidelaria: “Euskara nire ama hizkuntza balitz bezala hitz egitea gustatuko litzaidake”


Euskara hizkuntza guztien artean politenetako bat dela deritzo Nerea Luezasek (Bilbo, 1972); baina zoritxarrez etxean, eskolan, lanean eta lagunekin gaztelaniaz hitz egiten duela aitortu digu: “Nire egunerokoan ez dut euskara erabiltzen, eta ikasitakoa galtzeko beldur nintzen”. Orain dela hiru urte, Osakidetzako Euskararen Zerbitzuak langileei Mintzaneten parte hartzea proposatu zienean ezagutu zuen egitasmoa, eta ideia paregabea … Jarraitu irakurtzen Nerea Luezas, bidelaria: “Euskara nire ama hizkuntza balitz bezala hitz egitea gustatuko litzaidake”

Alazne Fernández, bidelaria: “Nire helburua euskaraz gozatzea da”


Alazne Fernández (Bilbo, 1966) bidelaria da, eta duela bi urte ezagutu zuen Mintzanet proiektua. “Euskaldun berria naiz; orain hamar urte lortu nuen bigarren profila, eta euskara ahaztuta neukan, lanean eta inguruan ez dudalako aukera handirik”, azaldu du Alaznek.  Txikia zenean bere eskolan ez zuen euskara ikasteko aukerarik, “ezta bigarren hizkuntza gisa ere”. “Ez da nira … Jarraitu irakurtzen Alazne Fernández, bidelaria: “Nire helburua euskaraz gozatzea da”

Rocio Serrano, bidelaria: “Euskara gure hizkuntza da, gure altxorra”


Rocio Serrano (1971) Gasteizen bizi den bilbotarra da. Euskaltegian euskara ikasten zebilela Mintzaneten berri izan zuen, eta hitz-jarioa hobetzeko asmoz, izena ematea erabaki zuen: “Euskaltegian euskara ikasten dugu, baina ez dugu modu informal batean hitz egiten, ez da erreala”. Euskara “gure hizkuntza, gure altxorra” dela deritzo, horregatik, euskaraz jardutea merezi duela gogoratu digu.  Lourdes bidelagun … Jarraitu irakurtzen Rocio Serrano, bidelaria: “Euskara gure hizkuntza da, gure altxorra”

Marisa Barrena eta Izaskun Etxabarri Bilbon elkarrekin!


Marisa Barrena bidelaguna eta Izaskun Etxabarri bidelaria Bilboko Aste Nagusian aurrez aurre elkartu dira. Ez da lehenengo aldia, 2015ean Mintzaneten izena eman zutenetik askotan geratu baitira.

Lourdes Pastoriza bidelaguna eta Esperanza Allende bidelaria berriro elkartu dira


Lourdes Pastoriza (Bilbo, 1964), bidelaguna; eta Esperanza Allende (Portugalete, 1962), bidelaria, berriro elkartu dira. Badira hilabete batzuk Mintzaneten parte hartzen dutenetik, eta Gabonetan egon ziren lehenbiziko aldiz. Oraingo honetan, uda aprobetxatu dute Bilbo inguruan elkarrekin egoteko.

Esperanza Allende bidelariak eta Maria Lourdes Pastoriza bidelagunak elkar ezagutu dute


Gabonak aprobetxatu zituzten Esperanzak eta Lourdesek aurrez aurre elkar ezagutzeko. Badira hilabete batzuk Mintzaneten parte hartzen dutenetik, eta Esperanzan hitzetan “geratu izanak gure arteko harremana sendotzeko balio izan du”. Esperanza bera Portugaletekoa da, eta Lourdes, berriz, bilbotarra, nahiz eta lanagatik Finlandian denboraldi luzeak igarotzen dituen.