Miren Amuriza bertsolariak eta Bolognako unibertsitateko ikasleek bertsolaritza garaikidea aztertu dute [bideoa]

‘Euskal Sortzaileak Sarean’ proiektua apirilean jarri zuten martxan Etxepare Euskal Institutuak eta Maramara* taldeko Mintzanet egitasmoak. Euskal sortzaileek Mintzanet bidezko prestakuntza-saioak eskaini dizkiete munduko unibertsitateko euskara eta euskal kultura ikasleei.

Miren Amuriza bertsolariak eta Bolognako (Italia) Alma Mater Studiorum unibertsitateko ikasleek bertsolaritza garaikidea aztertu zuten, Iñaki Alfaro irakurlearen laguntzarekin.