Bost minutuko ikastaroa: Euskara eta generoa, Fetuen hilerria, eta Barre librea


Euskara hobetzen Artikulua Barre librea Euskara hobetzen Euskara hobetzen Euskara eta generoa Euskarak ez du generorik; beraz, normalean ez dugu zertan sexistatzat jo gure hizkuntza. Baina gaztelaniak badu, eta “desegoki” ez gertatzeko badituzte estrategia batzuk: bikote astunak (amigos y amigas, los/las funcionarios/as, interinos/as); abstrakziora jo eta multzokari baten barruan genero biak sartu: alumnado, electorado; a bildua: trabajador@s…   … Jarraitu irakurtzen Bost minutuko ikastaroa: Euskara eta generoa, Fetuen hilerria, eta Barre librea

Bost minutuko ikastaroa: bere/haren (beraren) eta ‘Hil ez denak’ (Jon Benito eta Gari)


Euskara hobetzen Poesia Abestia Euskara hobetzen Euskara hobetzen HAREN / BERE / BERAREN BERE: aditzean pertsona bera agertzen bada erabiltzen da: Ana BERE etxera joan da. (Ana Anaren etxera joan da). BEREk adierazten duen pertsona aditzean aipatuta dago (Anaren etxea da,eta Ana bera joan da). HAREN: HARENek adierazten duen pertsona ez da aditzean agertzen: Ana HAREN etxera joan da. (Ana beste baten etxera joan da, Mirenen etxera, … Jarraitu irakurtzen Bost minutuko ikastaroa: bere/haren (beraren) eta ‘Hil ez denak’ (Jon Benito eta Gari)

Bost Minutuko Ikastaroa: Datak, liburuak eta Zugazart


Euskara hobetzen Artikulua Zinta Euskara hobetzen Euskara hobetzen Datak ematean, kontuan hartzekoak Arauan berariaz adierazita ez badaude ere, konbentzio hauek kontuan hartzekoak dira: -> Datari dagokion urtea idaztean, ez da erabiltzen –garren atzizkia (ez letraz eta ez puntuaz), salbu urte-kopuruaren ondoren urte hitza idazten denean (eta orduan, nahitaez). Adibidez: 1982an (*1982gn, *1982gn., *1982.ean, *1982garren) 1952an, 1952. urtean (*1952.ean) 1664ko udaberrian, 2001eko abenduaren 13an… -> Milatik gorako … Jarraitu irakurtzen Bost Minutuko Ikastaroa: Datak, liburuak eta Zugazart

-GARRI atzizki izenondoa nola erabili?


Euskara hobetzen Pasartea eta bideoa Musika Euskara hobetzen Euskara hobetzen -GARRI -garri atzizki izenondo sortzaileak adiera asko izan ditu, funtsean bitara bil daitezkeenak. Lehena, historian zehar nagusi izan dena; bigarrena, azken urteetan lehenari nagusitu zaiona: 1. Azkuek ‘productor de’ bezala definitu zuena, balio aktiboa, eragilea, duena. Halakoak dira: negargarri, barregarri, penagarri, pozgarri, galgarri, higuingarri, nazkagarri, mingarri… Axularrek alferkeria arimaren galgarri … Jarraitu irakurtzen -GARRI atzizki izenondoa nola erabili?

Geroago edo beranduago?


Iturria: Jabier Oses AzurmendiEusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saila Euskara hobetzen Artikulua Bideoa Euskara hobetzen Euskara hobetzen Geroago edo beranduago?      -Euskara Batuaren Eskuliburuan hau aurkitu dugu: berandu(ago) ≠ gero(ago) Berandu eta gero bi gauza dira:  beranduk atzerapena adierazten du, goiz eta sasoiz hitzen kontrakoa. Jon berandu heldu da  gerok ‘beste zerbaiten ondoren’ adierazten du (ez du inolako zerikusirik puntualitatearekin … Jarraitu irakurtzen Geroago edo beranduago?

Ustekabea edo larritasuna adierazteko erabiltzen den hitza: Ene!


Iturria: Jabier Oses AzurmendiEusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saila Euskara hobetzen Bideoa Argazkia Euskara hobetzen Euskara hobetzen Gaurko hitza Ene! Ustekabea edo larritasuna adierazteko erabiltzen den hitza. ai ene. Ene!, nondik irten zara era horretan? Ene!, zer diozu? Ene!, asko dituk! Ene Jesus! Ene errukarria! Sinonimoak: interj. [ai]: ai, aiei, ene bada, atx Ipar. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia) Beste … Jarraitu irakurtzen Ustekabea edo larritasuna adierazteko erabiltzen den hitza: Ene!

Bost minutuko ikastaroa: “berdin izan”


Iturria: Jabier Oses AzurmendiEusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saila Euskara hobetzen Pasartea Artea Euskara hobetzen  Euskara hobetzen Berdin izan  Aditz erregimenari dagokionez, ‘berdin da’, ‘berdin zaio’, ‘berdin du’ eta ‘berdin dio’ erabiltzen dira, eta laurak dira egokiak. Berdin da nola ikasten dugun. Berdin zaio nola ikasten dugun. Berdin du nola ikasten dugun. Berdin dio … Jarraitu irakurtzen Bost minutuko ikastaroa: “berdin izan”

Urederra, udan ezagutzeko leku ederra!


Iturria: Jabier Oses Azurmendi Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saila Euskara hobetzen Artikulua Argazkia Euskara hobetzen Euskara hobetzen esan JOSKERA. Esan aditzak -(e)la menderagailuarekin eratzen du normalean perpaus osagarria: Etorriko dela esan zuen. Baina aditz ez-jokatuekin ere osatzen ditu perpaus osagarriak, ZER galderari erantzunez: -tzeko esan (= ‘agindua, eskaria’ aditzera emanez): Bost liburu ekartzeko esan behar diozu. –tzea esan (= ‘adiera, esanahia, aditzera ematea, izena ematea’ adieraziz):  Prozesu horri datuak berreskuratzea … Jarraitu irakurtzen Urederra, udan ezagutzeko leku ederra!

Bizidunak eta bizigabeak


Iturria: Jabier Oses AzurmendiEusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saila Euskara hobetzen Poesia eta abestia Argazkia Euskara hobetzen Euskara hobetzen Bizidunak eta bizigabeak   Ez dira berdin deklinatzen bizidunak eta bizigabeak. Gizakiari eta animaliei dagozkienetan erabiltzen dira bizidunekiko atzizkiak: -gan, –gandik, -gana, eta ez landareei eta naturari dagozkienetan. – LagunenGAN aurkitu dut kontsolamendua – Badut konfiantza … Jarraitu irakurtzen Bizidunak eta bizigabeak

“Gaur gauean” eta “bart” ez dira gauza bera!


Iturria: Jabier Oses Azurmendi Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saila Euskara hobetzen Artikulua Marrazkia Euskara hobetzen Euskara hobetzen Bart Ikas dezagun gaurko ariketa honekin “gaur gauean” eta “bart” bereizten, ez baitira gauza bera! “Bart” hitzak igaro berri dugun gaua adierazten du, eta ez hemendik ordu batzuetara, gaurko eguna bukatzean, iritsiko den gaua. Beraz, “gaur gauean ondo lo egin dut” esaldiak … Jarraitu irakurtzen “Gaur gauean” eta “bart” ez dira gauza bera!