Marcos Tedin-Mintzanet bere ahotan

Marcos Tedin, bidelaria: “Nik bezala, jende askok euskara maite du, baina ezin du erabili. Mintzaneti esker, ordea, euskara praktikatzeko aukera dugu”

Buenos Airesen (Argentinan) bizi da Marcos Tedin (1997), eta bertako enpresa batean sare sozialak kudeatzeaz arduratzen da. Sorterriko euskaltegian hasi zen euskara ikasten baina oraindik ere maila baxua zuenez, Euskal Herrira etortzea erabaki zuen. Barnetegi batean izena eman, eta behin maila polita lortuta, Mintzanet egitasmoan parte hartzera animatu zen. “Nik bezala, jende askok euskara maite … Continue reading Marcos Tedin, bidelaria: “Nik bezala, jende askok euskara maite du, baina ezin du erabili. Mintzaneti esker, ordea, euskara praktikatzeko aukera dugu”

Mariana Grande: zergatik Mintzanet?

Mariana Grande (1981) bidelariari argentinarra Buenos Aires hiriburuan bizi da, eta euskaraz hitz egiteko irrikan dago beti. Euskaltzaleak Euskal Etxean dagoen “giro euskalduna” azpimarratu badigu ere, gure hizkuntza entzutea oso zaila dela esan digu. Mintzanetek berarentzat zer suposatzen duen galdetu diogunean, “euskaraz mintzatu ahal izateko aukera oso baliagarria” dela aitortu digu. Hala, eskerrak eman nahi izan dizkigu, … Continue reading Mariana Grande: zergatik Mintzanet?