Mila Altuna eta Gorka Fernandez: “Zergatik Mintzanet?”


Mila Altuna (Azpeitia, 1929) bidelagunak eta Gorka Fernandez (Barakaldo, 1975) bidelariak denbora luzea daramate Mintzaneten eta, horri esker, oso harreman estua dute gaur egun. Altuna Azpeitiko San Martin adinekoen egoitzan bizi da, eta Fernandez, berriz, Sevillan. Baina urtean behin ala bitan gutxienez, Sevillatik Gipuzkoarako bidea egiten du bidelariak bidelaguna bisitatzeko. Berriketan harrapatu ditugu. “Hasi ginenetik asko hobetu duela … Jarraitu irakurtzen Mila Altuna eta Gorka Fernandez: “Zergatik Mintzanet?”

Ander Olalde, bidelaguna: “Proiektu honek denoi irabazteko aukera ematen digu; galtzeko, berriz, ezer ez”


Ander Olalde Azpeitian jaio zen duela 57 urte. Euskadi Irratian izan zuen Mintzaneten berri. Azaldu duenaren arabera, nahiz eta euskara izan bere ama hizkuntza, euskaltegira joan behar izan zuen EGA ziurtagiria lortzeko: “Euskaltegian jaso nuen guztiagatik euskararekin zor bat nuela sentitzen nuen. Orduan, Mintzanet etorri zitzaidan burura, eta pentsatu nuen ez zegoela modu aproposagorik nire … Jarraitu irakurtzen Ander Olalde, bidelaguna: “Proiektu honek denoi irabazteko aukera ematen digu; galtzeko, berriz, ezer ez”

Urte, urteko, urtean, urteak… Zenbat urte?


Iturria: Jabier Oses Azurmendi Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saila Euskara hobetzen Artikulua Bideoa Euskara hobetzen Euskara hobetzen  URTE A. «Bost urteko haurra» (bost *urteTAko) [Euskaltzaindiaren 34. araua].  «Bost urteko epea du proiektua bukatzeko». «Bost urteko ardoa da hau» (bost *urteTAko). Besterik dira «Bost urtetako ardoak ditut sotoan» (2008, 2009…) eta «Azken bost urteetako … Jarraitu irakurtzen Urte, urteko, urtean, urteak… Zenbat urte?

Gerundioa noiz erabili?


Iturria: Jabier Oses Azurmendi Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saila Euskara hobetzen Artikulua Argazkia Euskara hobetzen Euskara hobetzen GERUNDIOA noiz erabili  Lehengoan aipatu genuen moduan, euskarazko GERUNDIOAK arazoak ematen dizkigu. Euskaraz, berez, ez dago inguruko hizkuntzen gerundioaren parekorik, eta,  horren ordez, euskarak beste baliabide batzuk erabiltzen ditu. Ohikoenak aztertuko ditugu: ADITZean oinarrituta: -T(Z)EN   Zertan? Telebista ikusTEN ari da -(e)Z Bidea: … Jarraitu irakurtzen Gerundioa noiz erabili?

Arlette Pascual, bidelaria: “Neska jatorra da bidelaguna, ongi konpontzen gara”


Arlette Pascual (Bordele-Baionan bizi da, 1950) bidelaria da Mintzaneten. Bere aitak gerra zibilaren ondoren, Frantziara deserriratu behar izan zuen, eta horregatik jaio zen Bordelen. Leku askotan bizi izan da geroztik: Madrilen, Donostian, Okzitaniako Tolosan, Baionan…

Zeren zain zaude?


Astean ordu erdiko tartea baduzu, eman izena, eta izan zaitez bidelari edo bidelagun Mintzaneten! Bidelariak euskara praktikatu nahi dutenak dira eta gutxienez B1 maila izan behar dute. Pantailaren beste aldean bidelagunak izango dituzte, astero euskaraz hitz egitea ahalbidetuko dieten laguntzaileak. Gogoratu helburuak bidelariak soltura irabaztea, lotsa galtzea eta jariotasuna lortzea direla!