Peio Duzan: Mintzanet zergatik?


Peio Duzan (Okzitaniako Tolosa, 1985) bidelaria da Mintzaneten eta Estrasburgon bizi da. Bera da inguruko ia euskaldun bakarra eta, Mintzaneti esker, asteartero euskaraz aritzen da Azpeitiko Ander Olalderekin. Duzanek hasieran gogorra egiten zitzaiola aitortu digu, baina orain “plazerra” dela proiektuan parte hartzea. Ikusi zer esan digun!

Peio Duzan eta bere familia ezagutzeko aukera izan dugu!


Peio Duzan (Toulouse, 1985) Estrasburgon bizi da eta oporrak Euskal Herrian igaro ditu bere familiarekin. Donostiara egin duen bisitan, Cristina Tapia eta Ainara Loiarte Mintzaneteko koordinazio taldeko kideok Duzan aurrez aurre ezagutzeko parada izan dugu. Ez hori bakarrik, Peioren aita, anaia eta Agatxu alabarekin ere egoteko aukera izan dugu!