Euskara irakasle eta ikasleak batu ditu ‘Euskara Munduan’ programak Argentinan


Beste urte batez, martxan da Etxepare Euskal Institutuak antolatzen duen ‘Euskara Munduan’ programako barnetegia. Pare bat astez, Argentinako San Nikolas hirian irakasle zein ikasleak batu dira euskara lantzeko asmoz. Kinku Zinkunegi teknikaria ari da eskolak ematen eta saioak gidatzen. Gainera, Mintzaneteko zenbait erabiltzaile ere bertan dira, besteak beste, Uruguaiko Andrea Bella eta Argentinako Begoña Tisera. … Jarraitu irakurtzen Euskara irakasle eta ikasleak batu ditu ‘Euskara Munduan’ programak Argentinan