Mintzanet Eguna eta Atlantikoaren bi aldeetako lehendabiziko Mintzodromoa arrakastatsuak izan dira

Aurtengo Mintzanet Eguna azaroaren 12an (larunbata) ospatu dugu Donostiako Araeta jatetxean. Horrez gain, III Mintzanet Sariak ere banatu ditugu, eta lehendabiziko aldiz, Atlantikoaren bi aldeetan Mintzodromo bat antolatu dugu (Argentina-Euskal Herria). Bertan, egitasmoaren zutabe diren bidelariak eta bidelagunak bildu dira, eta, horiei babesa emateko, Jokin Azkue (Eusko Jaurlaritzako Euskara Sustatzeko zuzendaria), Miren Azkarate (Donostiako Udaleko Euskara zinegotzia), Kinku Zinkunegi (HABEko Euskara Munduan programaren arduraduna) eta Aitziber Gurutzeaga (Bagera elkarteko arduraduna) bertaratu ziren.

Gehiago irakurri “Mintzanet Eguna eta Atlantikoaren bi aldeetako lehendabiziko Mintzodromoa arrakastatsuak izan dira”