Raul Alfaro, bidelaria: “Interneten denetarik dago; baina, euskararen arloan hutsune bat zegoen, eta Mintzanetek bete du”


Raul Alfaro duela 37 urte jaio zen Iruñean, kooperatiba batean lan egiten du eta Zarrakaztelun bizi da. Euskara ikasten ari da, baina Nafarroako Erriberako herri txiki horretan ez du praktikatzeko aukerarik. Bere irakasleak eman zion Mintzanet proiektuaren berri. Izena eman, eta Ione Forcada donostiarrarekin hasi da ekimenean parte hartzen. «Kristorena iruditzen zait; Zarrakaztelun ia-ia aukerarik … Jarraitu irakurtzen Raul Alfaro, bidelaria: “Interneten denetarik dago; baina, euskararen arloan hutsune bat zegoen, eta Mintzanetek bete du”

Christian Etxeberria bidelaria, Txiletik Azkoitira


Hemen duzue ‘Mintzanet, bere ahotan’ sailaren bigarren istorioa. Christian Etxeberria Santiagon (Txile) jaio zen, 1982an. Bere arbaso zuzenak ez dira euskaldunak, eta ez du Euskal Herriarekin loturarik. Amaren aldeko amonak hazi zuen Txile hegoaldean. “Nire amonaren abizena Echeverria da eta egun batean izen horrek esan nahi bat zuela esan zidaten. Euskara hizkuntza arrotza zen niretzat … Jarraitu irakurtzen Christian Etxeberria bidelaria, Txiletik Azkoitira

Mintzanet familia


‘Familia’ hitzaren laugarren adiera bat dator Mintzanetekin. “Nolabaiteko loturak elkartzen dituen lagun edo gauzen multzoa”. Seguru aski, gaur egun hori da Mintzanet, euskarak lotzen duen lagun multzo bat. Baina niri Eusko Jaurlaritzaren Hiztegi Entziklopediaren lehenbiziko adiera gehiago gustatzen zait: “Ahaidetasun hurbilak lotzen dituen kideen multzoa, berez etxe berean bizi direnak”. Gaur egun proiektu hau zer … Jarraitu irakurtzen Mintzanet familia

Mintzanet ‘Berria’ eta ‘Noticias de Gipuzkoa’ egunkarietan


Hemen dituzue ‘Berria’ eta ‘Noticias de Gipuzkoa’ egunkarietan Mintzaneten inguruan argitaratu diren erreportaiak. Bertan, bidelagun baten (Kepa Sarasola) eta bere bidelariaren (Jose Mari Arbina) esperientzia ezagutu dezakuzue.  Noticias de Gipuzkoa  Berria  

Xabier Euzkitzek, Kike Amonarrizek, Egoitz Lasak eta David Doblasek Mintzanet proiektua ezagutu dute


Xabier Euzkitze (‘Bisitaria’, ETB1) eta Kike Amonarriz (‘Mihiluze’, ETB1) telebista aurkezleek, Egoitz Lasa aktoreak eta David Doblas Lagun Aro GBCko jokalariak Bagerak antolatu duen Mintzodromoan parte hartu dute. Donostiako San Telmo museoan izan da ekitaldia, eta bertan Mintzanet proiektua hurbiletik ezagutu dute laurek. Ekimen honek euskara praktikatzeko aukera ematen du Internet bidez; horrela, haiek ere … Jarraitu irakurtzen Xabier Euzkitzek, Kike Amonarrizek, Egoitz Lasak eta David Doblasek Mintzanet proiektua ezagutu dute

Mintzanet Ibilaldian egon zen


Mintzanet ekimenak Ibilaldia 2013an parte hartu zuen. Portugaletera hurbildu ginen gure proiektua ezagutzera emateko eta gure txokora, Asti Leku ikastolako gunera, jende andana etorri zen, besteak beste, Julian Iantzi aurkezlea. Lanean zegoen baina tartetxo bat aurkitu zuen gurekin egoteko. Hemen dituzue atzoko argazki batzuk.