Maialen Goñi bidelaguna eta Igone León bidelaria elkarrekin!

Maialen Goñi (Donostia, 1989) bidelguna eta Igone León (Bilbo, 1993) bidelaria elkarrekin egon dira udan Donostian. Ia duela bi urte hasi ziren Mintzaneten, eta geroztik Maialenek Beratik (Nafarroa) eta Igonek Varsoviatik (Polonia) astero euskaraz hitz egiten dute. Eskerrik asko, bikote! Gehiago irakurri “Maialen Goñi bidelaguna eta Igone León bidelaria elkarrekin!”

Mila Altuna bidelaguna eta Gorka Fernández bidelaria elkarrekin Azpeitian

Mila Altuna (bidelaguna), Gorka Fernández (bidelaria) eta bere familia elkartu egin dira Azpeitiko San Martin adinekoen egoitzan.

Gehiago irakurri “Mila Altuna bidelaguna eta Gorka Fernández bidelaria elkarrekin Azpeitian”

Amaia Garate bidelagunak eta Alma Hidalgo bidelariak elkar ezagutu dute

Amaia Garate (Azpeitia, 1992) bidelagunak eta Alma Hidalgo (Mexiko, 1971 -Iruñean bizi da-) bidelariak elkar ezagutu dute. Astero Internet bidez aritzen dira euskaraz , baina oraingo honetan aurrez aurre hitz egiteko aukera izan dute.

Gehiago irakurri “Amaia Garate bidelagunak eta Alma Hidalgo bidelariak elkar ezagutu dute”

Argentinan hasi da ‘Euskara Munduan’eko neguko barnetegia

Uztailaren 14an hasi zen Argentinako Villa Marían (Córdoba) ‘Euskara Munduan’eko neguko barnetegia. Astebete iraungo du eta bertan, euskara ikasleak eta irakasleak elkartuko dira. Horien artean, Mintzaneten parte hartzen dutenak daude: María Begoña Tisera, Valeria García Oyarzabal, Christian Etxeberria, Flor Deniz, Martín Zabalza, Mariana Grande, Andrea Bella, Alfredo Laborde eta Inés Olazabal, besteak beste.

Gehiago irakurri “Argentinan hasi da ‘Euskara Munduan’eko neguko barnetegia”

Gotzon Ugarte, bidelaguna: “Euskara baino urrunago iristen ari da gure adiskidetasun-maila”

Gotzon Ugarte (Lekeitio, 1973) artista plastikoa Mungian bizi da. Amak Mintzaneti buruz hitz egin zion aspaldi. Gero, telebistan ikusi zuen proiektua eta izena ematea erabaki zuen.

Gehiago irakurri “Gotzon Ugarte, bidelaguna: “Euskara baino urrunago iristen ari da gure adiskidetasun-maila””

Samuel Snodgrass (Oklahoma, 1959), bidelaguna: “Hizkuntza bat ikasteko bertako jendearekin hitz egin behar da”

Samuel Snodgrass (Tulsa-Oklahoma, Ameriketako Estatu Batuak, 1959) bidelaguna da Mintzaneten. 1995ean etorri zen Euskal Herrira Eliza Ebanjelikoko artzaina eta misiolari gisa. Gipuzkoako Anoeta herrira etorri zen bere familiarekin eta zalantzarik gabe euskara ikasi behar zuela erabaki zuen. Lau urte geroago EGA gainditu zuen. Gaur egun, Boisen (Idaho) bizi da, eta astero euskaraz aritzen da Internet bidez, esan bezala, Mintzaneten laguntzailea baita. “Hizkuntza bat ikasteko bertako jendearekin eta kalean hitz egin behar da”, azpimarratu du Samuelek.

Gehiago irakurri “Samuel Snodgrass (Oklahoma, 1959), bidelaguna: “Hizkuntza bat ikasteko bertako jendearekin hitz egin behar da””

Donostiako Zorroaga adinekoen egoitzan aurkeztu dugu Mintzanet +65

Donostiako Zorroaga adinekoen egoitzan aurkeztu dugu Mintzanet +65 proiektua. Egoiliar asko hurbildu ziren eta ekitaldia asko gustatu zitzaien. Bertan bizi den Pilar Iragorri (Oiartzun, 1927) bidelagunak bere esperientzia azaldu zuen. Gainera, Mintzaneten inguruko informazio gehiago Arantza Garaialde (Donostia, 1951) bidelagunak eman zuen.

Gehiago irakurri “Donostiako Zorroaga adinekoen egoitzan aurkeztu dugu Mintzanet +65”

Mintzaneten parte hartzen duten bi medikuen esperientzia ‘Medikuen Ahotsa’ aldizkarian

Mintzanet proiektua Osakidetzan txertatu genuen urtarrilean. Orduz geroztik, erakundeko hainbat langile euskara on line praktikatzen ari dira. Horien artean, Ronald Rodríguez Cogollo (bidelaria) eta Silvia Dorronsoro (bidelaguna). Ronaldek Mendaroko ospitalean lan egiten du eta bere ustez hitz egiteko momentuan lotsa galtzen ari da. Silvia, berriz, neumologoa da Zumarragako ospitalean. “Denbora gehiegi kentzen ez dizun proiektu bat da, eta asko lagundu dezakezu”, azaldu du. Bien esperientziak jaso ditu ‘Medikuen Ahotsa’k, Gipuzkoako Sendagileen Elkargoko aldizkariak.

Gehiago irakurri “Mintzaneten parte hartzen duten bi medikuen esperientzia ‘Medikuen Ahotsa’ aldizkarian”

Edurne Martín, bidelaguna: “Euskaraz gain, gauza asko ikasten dira Mintzaneten eta gainera, jendeari laguntzen diozu; politena hori da”

Edurne Martín (Bergara, 1984) erizaintzako laguntzailea da eta Arrasaten bizi da. Bere euskaltegian izan zuen Mintzaneten berri. Proiektua “interesgarria eta polita” iruditu zitzaion eta “probatu” nahi izan zuen. Orain, bi bidelariri laguntzen die: Luxemburgon bizi den gizonezko bati eta Zamudioko beste bati.

Gehiago irakurri “Edurne Martín, bidelaguna: “Euskaraz gain, gauza asko ikasten dira Mintzaneten eta gainera, jendeari laguntzen diozu; politena hori da””