Eva López Soria, bidelaria: “Hamar bat emango nioke proiektu honi”


Eva López Soria Barakaldon bizi da eta 35 urte ditu. Administrari laguntzaile gisa egiten du lan, eta Mintzanetek Habeko lehenengo profila gainditzeko asko lagundu diola esan digu. Internet bidez ezagutu zuen proiektua, eta biziki eskertzen du hizkuntza praktikatzeko eman dion aukera. “Oso interesgarria iruditzen zait, eta praktikatzeko modu ezin hobea da: inora joan gabe eta … Jarraitu irakurtzen Eva López Soria, bidelaria: “Hamar bat emango nioke proiektu honi”

Ana Belen Urretxu, bidelaguna: “Euskaraz dakienak erraz parteka dezakeen altxor bat du; behar duenari laguntza handia eman diezaioke esfortzurik gabe, denbora baino ez baitu eskaini behar”


Ana Belen Urretxu duela 59 urte jaio zen Buradon Gatzagan (Araba). Orain Donostian bizi da, eta egunkari baten bidez ezagutu zuen Mintzanet. Bere esperientzia partekatu nahi izan du eta zuzenean zuei eskaintzea erabaki dugu, berak oso ondo azaltzen baitu zein gauza lortu dituen proiektu honi esker. Hona hemen Ana Belenen hitzak. “Ia hasieratik borondateak ez … Jarraitu irakurtzen Ana Belen Urretxu, bidelaguna: “Euskaraz dakienak erraz parteka dezakeen altxor bat du; behar duenari laguntza handia eman diezaioke esfortzurik gabe, denbora baino ez baitu eskaini behar”

Martina Telletxea, bidelaria: “Diasporan gaudenok horrelako gauzak behar ditugu”


Martina Telletxeak (1968) euskaraz hitz egin nahi du, baina orain arte ez du aukerarik izan. Kaledonia Berrian bizi da (Ozeania), Australiaren ekialdean dagoen uhartedi batean. Betidanik gustatu izan zaio bidaiatzea, eta duela urtebete Euskal Herriko antipodetara iritsi zen gaztelaniazko irakasle gisa.

Aniceto Ajuriagogeaskoa (Muxika) Mintzaneteko bidelagunak eta Andrea Bella (Montevideo) bidelariak topo egin dute


Aniceto Ajuriagogeaskoa Muxikan bizi da eta 66 urte ditu. Andrea Bella, berriz, Uruguayen jaio zen duela 36 urte. Mintzaneten izena eman zuten iazko udaberrian eta geroztik astero-astero hitz egiten dute Internet bidez. Aniceto euskaldun zaharra da, Andreak, ordea, kasualitatez ezagutu zuen euskara. Euskal dantzak ikusi zituen bere herrialdeko euskal etxe batean eta euskal kulturarekin maitemindu … Jarraitu irakurtzen Aniceto Ajuriagogeaskoa (Muxika) Mintzaneteko bidelagunak eta Andrea Bella (Montevideo) bidelariak topo egin dute

Marijoxe Azurtza, bidelaguna: “Saioak atseginak eta pozgarriak dira”


Marijoxe Azurtza Donostian jaio zen duela 36 urte, eta irakaslea da. Egun batean, Euskal Kultura Erakundearen (EKE) webgunean Mintzaneti buruzko testu bat irakurri zuen. Zalantzarik gabe, izena eman zuen, eta geroztik astero-astero bere bidelariarekin hitz egiten du. Bere ustez, proiektua «txukuna» da, batez ere, parte hartzen duten bi pertsonak «hitzekoak eta, hitzekoak izanik, hiztunak izanik».

Antxon Quiroga, bidelaria: “Mintzanet oso erabilgarria da euskara ikasten ari direnentzat”


Antxon Quiroga Errenterian jaio zen, duela 65 urte. Internet bidez izan zuen Mintzaneten berri, eta bertan bidelari gisa hartzen du parte. Bere ustez, proiektua «oso ona» da euskara ikasten ari direnentzat, eta, batez ere, «oso erabilgarria». «Oso ondo dago euskara zabaltzeko», gaineratu du.

Elisabet Etchegaray, bidelaria: “Euskaldunek euskara barneratzen laguntzen didate”


Elisabet Etchegaray Argentinakoa da, Azul izeneko herri batekoa. Euskal kultura interesatzen zaio, eta horrexegatik du gustuko Mintzanet. «Euskal bizitza eta kulturarekin lotuta dauden esperientziak oso aberasgarriak direla uste dut, eta, proposamen baten bila nenbilenean, Euskal Kultura aldizkarian Mintzaneten berri izan nuen», esan digu Elisabetek.