Euskaraldian izena emateko herritarren txanda da orain


Euskaraldia azaroaren 20tik abenduaren 4ra izango da. Dagoeneko herriek eta entitateek eman dute izena eta, orain, herritarrei egin diete gonbidapena. Datuei erreparatuta, duela bi urte baino zazpi udalerri gehiagok hartuko dute parte: guztira, 412k. Gainera, aurten kolektiboari emango zaio garrantzia, norbanakoak alde batera utzi gabe. Horretarako, entitateetan eragin nahi dute. Nola? Ariguneekin, euskaraz eroso aritzeko … Jarraitu irakurtzen Euskaraldian izena emateko herritarren txanda da orain

Rita Aldabaldetreku, Euskaltzaleen Topagunea: “Gurpilari bueltak ematen hastea da garrantzitsuena”


Rita Aldabaldetrekuk (Euskaltzaleen Topaguneko teknikaria) egunerokotasunean gehien erabiltzen duen hizkuntza da euskara, bai arlo pertsonalean zein profresionalean, “nire ama hizkuntza da, hizkuntza naturala”. Hala, euskararen normalizazioaren alde lan egitea aurreikusita ez zuela aitortzen badu ere, Zarauzko Euskaraldiko dinamizatzaile izateko aukera suertatu zitzaionean ekimenean parte hartzea erabaki zuen: “Pribilegioa da hainbeste eragilerekin lanean izatea, euskarari buruzko … Jarraitu irakurtzen Rita Aldabaldetreku, Euskaltzaleen Topagunea: “Gurpilari bueltak ematen hastea da garrantzitsuena”

Mintzaneteko lantaldea Euskaraldiarekin bat!


Azaroaren 23a da eta hasi da Euskaraldia. Mintzaneteko lantaldeko kideok (Ritxi Lizartza -proiektu burua-, Amaia Etxepeteleku -diseinatzailea-, Mikel Galdeano -informatikaria-, eta Ainara Loiarte eta Cristina Tapia -koordinatzaileak-) parte hartuko dugu ariketa sozial honetan ahobizi eta belarriprest gisa. Eta abenduaren 4an tinko jarraituko dugu!