Maizpide barnetegian egoiliar diren Mintzaneteko lagunak bisitan izan ditugu


Argentina eta Uruguain bizi diren Mintzaneteko 6 lagun Euskal Herrian ditugu dagoeneko, eta egitasmoa kudeatzen duten Ritxi Lizartza eta Ander Makazagarekin elkartu dira Donostian. Hilabete t’erdiko egonaldia egiten ari dira Lazkaoko Maizpide Euskaltegian, eta zenbait, beren herriko euskara irakasle izateko prest itzuliko dira etxera.

Diasporatik: Florencia Deniz (Argentina, 1993)


Florencia Deniz (1993) Villa Maríakoa da, eta duela urte batzuk euskara ikastea erabaki zuen. Hamar urte zituenean etxean euskaraz idatzitako liburu bat aurkitu zuen. Interesgarria iruditu zitzaion eta 14 urterekin hizkuntza ikastea erabaki zuen. “Orain, euskara ez da bakarrik hizkuntza bat, nire bizimodua da”, aitortu zigun.