Miriam Varona-Mintzanet bere ahotan

Miriam Varona, bidelaria: “Jariotasunean asko aurreratu dut. Beldurra kendu diot euskarari”

Gasteiztarra da Miriam Varona (1993). Erizaina lanbidez, abenturazalea arimaz. Motxila hartuta bidaiatzea du gustuko, dantzatzea, lagunekin zein familia giroan. Txikitan hasi zen euskara ikasten, baina batxilergoa gaztelaniaz egin eta unibertsitate garaian harremana berreskuratzeko saiakerak egin bazituen ere, ez zuen lortu. Mintzanet egitasmoa ezagutu duen arte. Euskara “oso gutxi, ezer ez esateagatik” erabiltzen den inguruan bizi … Continue reading Miriam Varona, bidelaria: “Jariotasunean asko aurreratu dut. Beldurra kendu diot euskarari”

Rocio Serrano, bidelaria: “Euskara gure hizkuntza da, gure altxorra”

Rocio Serrano (1971) Gasteizen bizi den bilbotarra da. Euskaltegian euskara ikasten zebilela Mintzaneten berri izan zuen, eta hitz-jarioa hobetzeko asmoz, izena ematea erabaki zuen: “Euskaltegian euskara ikasten dugu, baina ez dugu modu informal batean hitz egiten, ez da erreala”. Euskara “gure hizkuntza, gure altxorra” dela deritzo, horregatik, euskaraz jardutea merezi duela gogoratu digu.  Lourdes bidelagun … Continue reading Rocio Serrano, bidelaria: “Euskara gure hizkuntza da, gure altxorra”

Javier Osaba, bidelaria: “Dylani esker hobeto mintzatzen naiz, eta niretzat oso garrantzitsua izaten ari da”

Javier Osaba (Gasteiz, 1985) Azkainen bizi da, Lapurdin, eta txikitan ikastolan euskaraz ikasi bazuen ere, 18 urterekin euskara alde batera utzi zuen. Duela bi urte, euskaltegian eman zuen izena, garrantzitsua eta interesgarria iruditu zitzaiolako hizkuntza berreskuratzea.

Alberto Bravo, bidelaria: “Mintzanet euskaraz hitz egiteko modu erraza eta oso erosoa da”

Alberto Bravo (Salamanca, 1981) Gorputz Hezkuntza irakaslea eta entrenatzailea da, eta Gasteiezen bizi da. EITBko albistegien bidez izan zuen Mintzaneten berri, eta horren ostean, bere euskaltegian ere bai. Horregatik, izena ematea erabaki zuen. “Euskaraz hitz egiteko oztopoak ditugunontzat interesgarria iruditu zitzaidan”, esan du. Bere iritziz, proiektuaren abantailarik handiena erosotasuna da: “Edozein ordutan eta edozein lekutatik … Continue reading Alberto Bravo, bidelaria: “Mintzanet euskaraz hitz egiteko modu erraza eta oso erosoa da”