Euskara ikasleentzako laguntza-metodoa | Joserra Onandia


Joserra Onandia Mintzaneteko erabiltzailearekin elkartu gara Skype bidez, eta getxoztarrak, euskara euskaltegietan ikasten ari direnei zuzenduta prestatu duten “laguntza-metodoa” azaldu digu.

“Etengabe osatzen eta berritzen ari den laguntza-metodoa da”, esan digu, eta norbaitek erabili nahi izanez gero, berarekin harremanetan jartzeko dei egin du.

Mintzanet.net

Joserra Onandia eta Valeria Garcia elkarrekin, Algortan


Sei urte inguru daramatzate Joserra Onandia (Getxo, 1945) bidelari eta bidelagunak eta Valeria Garcia Oyarzabal (La Pampa, 1973) bidelari argentinarrak Mintzaneten saioak egiten, eta adiskide min bilakatu dira. Astero-astero euskaraz aritzeko tartea hartzen dute pantaila aurrean, baina orain, aurrez aurre elkartu dira Algortan, “ilusio handiz”. Goizean goiz finkatu zuten hitzordua, eta Valeria Mugaritz jatetxean sukaldari … Jarraitu irakurtzen Joserra Onandia eta Valeria Garcia elkarrekin, Algortan

Pedro Mari Sarduy, Floridatik: “Zergatik Mintzanet?”


Pedro Mari Sarduyk (1950) mende erdi darama Floridan (AEB) bizitzen. Jaiotzez, muxikarra da, baina itsasoz bestaldean urte dezente egin ostean, euskaraz aritzeko aukera gutxi zituela konturatu eta hizkuntza ez galtzeko Mintzanet egitasmoan izena ematea pentsatu zuen. Ordutik, asteazkenero ordu erdi eta ordu t’erdi arteko saioak egiten ditu Joserra Onandia bidelari getxoztarrarekin. Sarduyri Minztanetek berarentzat zer suposatzen … Jarraitu irakurtzen Pedro Mari Sarduy, Floridatik: “Zergatik Mintzanet?”

Joserra Onandia getxoztarra eta Mauro Funes Garcia agentinarra elkarrekin!


Joserra Onandia (Getxo, 1945) bidelaria eta bidelaguna da Mintzaneten. Berari Pedro Mari Sarduy Floridan bizi den muxikarrak bizkaiera praktikatzen laguntzen dio eta, aldi berean, Onandiak Argentinako Valeria Garcia Oyarzabali (La Pampa, 1973) laguntzen dio.