Mikel eta Gorka Fernandez: zergatik Mintzanet?


Mikel (1979) eta Gorka (1975) Fernandez barakaldarrak bidelagun eta bidelariak dira, hurrenez hurren. Anai zaharrak bost urte daramatza Sevillatik euskara Azkoitiko bidelagunarekin praktikatzen, eta anai gaztea ere egitasmora batzeko konbentzitu zuen.  Bata zein bestea oso pozik azaldu dira Mintzaneten parte hartzeagatik, “harro”, eta beraientzat egitasmoak zer suposatzen duen galdetu diegunean “elkartasuna” azpimarratu dute.

Mila Altuna bidelaguna eta Gorka Fernández bidelaria Azpeitian elkartu dira


Mila Altuna (bidelaguna) eta Gorka Fernández (bidelaria) Azpeitian elkartu dira 2016ko abenduaren 28an. Mila Azpeitiko San Martin adinekoen egoitzan bizi da. Gorka, berriz, Barakaldokoa da, baina Sevillan bizi da. Bere euskara maila hobetu nahi zuen, eta hori lortzeko hilean bi aldiz Milarekin hitz egiten du Mintzaneten bidez. Urte hauetan, euskara praktikatuz gain, harremana sendotu egin … Jarraitu irakurtzen Mila Altuna bidelaguna eta Gorka Fernández bidelaria Azpeitian elkartu dira