Rita Aldabaldetreku, Euskaltzaleen Topagunea: “Gurpilari bueltak ematen hastea da garrantzitsuena”


Rita Aldabaldetrekuk (Euskaltzaleen Topaguneko teknikaria) egunerokotasunean gehien erabiltzen duen hizkuntza da euskara, bai arlo pertsonalean zein profresionalean, “nire ama hizkuntza da, hizkuntza naturala”. Hala, euskararen normalizazioaren alde lan egitea aurreikusita ez zuela aitortzen badu ere, Zarauzko Euskaraldiko dinamizatzaile izateko aukera suertatu zitzaionean ekimenean parte hartzea erabaki zuen: “Pribilegioa da hainbeste eragilerekin lanean izatea, euskarari buruzko … Jarraitu irakurtzen Rita Aldabaldetreku, Euskaltzaleen Topagunea: “Gurpilari bueltak ematen hastea da garrantzitsuena”

Haimar Arejita, musikaria (Gatibu): “Euskaldunak gara, euskaraz gara”


Haimar Arejita gitarra-jotzaile gernikarra da, 20 urtez Gatibu taldearekin Euskal Herriko zein diasporako txokoak zeharkatu dituena. Txikitatik hezi izan da euskal giro batean eta gure hizkuntza euskaldunon izaera ezberdintzen duen ezaugarri garrantzitsuena dela deritzo. Lagunarteko harremanetan, taldekideekin zein herriko musika eskolan euskaraz kontzienteki egiteko konpromisoa erakutsi du, eta guztiok hala egin beharko genukeela iritzi du: “Euskaldunak … Jarraitu irakurtzen Haimar Arejita, musikaria (Gatibu): “Euskaldunak gara, euskaraz gara”

Aitor Arregi eta Jose Mari Goenaga zinemagileak ‘Hitzaldi Irekiak’ atalean!


Aitor Arregi (Oñati, 1977) eta Jose Mari Goenaga (Ordizia, 1976) Moriarti Produkzioak ekoizpen etxeko zinemagileak dira eta, besteak beste, 80 egunean (2010), Loreak (2014), Handia (2017) eta La trichera infinita (2019) ekoitzi dituzte.

Jon Maia, bertsolaria: “Teknologia berriek aukerak ematen dizkigute hizkuntza erabiltzeko eta asko dago egiteko bide horretan”


Jon Maia (Urretxu, 1972) bertsolaria da, besteak beste. Egun, Albaola Itsas Kultur Faktorian egiten du lan, eta argi dauka teknologia berriak euskararen alde erabili behar direla: “Teknologia berriek aukerak ematen dizkigute hizkuntza erabiltzeko eta asko dago egiteko bide horretan”.

Ainhoa Vitoria irrati esatariari elkarrizketa (bideoa)


Mintzanetek Ainhoa Vitoria irrati esatariari elkarrizketa egin dio, ‘Hitzaldi irekiak’ proiektuaren baitan. Berak Gaztea irratiko saiorik ezagunenean egiten du lan, Didan hain zuzen. Mintzaneten parte hartzen dutenek galderak egin eta berak erantzun egin ditu. Hemen duzue emaitza, benetan interesgarria irrati esatariak esandakoa!  Mila esker, Ainhoa!