Joserra Onandia eta Valeria Garcia elkarrekin, Algortan


Sei urte inguru daramatzate Joserra Onandia (Getxo, 1945) bidelari eta bidelagunak eta Valeria Garcia Oyarzabal (La Pampa, 1973) bidelari argentinarrak Mintzaneten saioak egiten, eta adiskide min bilakatu dira. Astero-astero euskaraz aritzeko tartea hartzen dute pantaila aurrean, baina orain, aurrez aurre elkartu dira Algortan, “ilusio handiz”. Goizean goiz finkatu zuten hitzordua, eta Valeria Mugaritz jatetxean sukaldari … Jarraitu irakurtzen Joserra Onandia eta Valeria Garcia elkarrekin, Algortan

Pedro Mari Sarduy, Floridatik: “Zergatik Mintzanet?”


Pedro Mari Sarduyk (1950) mende erdi darama Floridan (AEB) bizitzen. Jaiotzez, muxikarra da, baina itsasoz bestaldean urte dezente egin ostean, euskaraz aritzeko aukera gutxi zituela konturatu eta hizkuntza ez galtzeko Mintzanet egitasmoan izena ematea pentsatu zuen. Ordutik, asteazkenero ordu erdi eta ordu t’erdi arteko saioak egiten ditu Joserra Onandia bidelari getxoztarrarekin. Sarduyri Minztanetek berarentzat zer suposatzen … Jarraitu irakurtzen Pedro Mari Sarduy, Floridatik: “Zergatik Mintzanet?”

Mintzaneten aldeko aldarria abestu dute Algortako Bidebitarte txokoan


Gabonetako oporretan bete-betean sartuta gaudela, Algortako bizilagunek “Euskara afaria” ospatu zuten abenduaren 21ean, Bidebitarte txokoan. Bertan izan zen Joserra Onandia (Getxo, 1945) bidelaria, Erromoko euskaltegiko ikaskideak, irakasleak eta berba-lagunak, besteak beste.  Guztira, 30 lagun batu ziren. Afaria prestatu bitartean, mintzapraktikako irakasle izandako Imaren bisita izan zutela esan digu Onandiak: “Ima irakasle berezia eta atsegina izan … Jarraitu irakurtzen Mintzaneten aldeko aldarria abestu dute Algortako Bidebitarte txokoan

Pedro Mari Sarduy, bidelaguna, eta Joserra Onandia, bidelaria elkarrekin


Pedro Mari Sarduy (Muxika, 1950), bidelaguna, eta Joserra Onandia (Getxo, 1945), bidelaria elkartu dira Bilbon. Sarduy Floridan bizi da, eta urtero etortzen da etxera. Oraingo honetan Onandiarekin Athleticen partidu bat ikusteko aprobetxatu du bisita.

Joserra Onandia getxoztarra eta Mauro Funes Garcia agentinarra elkarrekin!


Joserra Onandia (Getxo, 1945) bidelaria eta bidelaguna da Mintzaneten. Berari Pedro Mari Sarduy Floridan bizi den muxikarrak bizkaiera praktikatzen laguntzen dio eta, aldi berean, Onandiak Argentinako Valeria Garcia Oyarzabali (La Pampa, 1973) laguntzen dio.