‘Pandemiak ez gaitu isilduko. Guk euskaraz, Mintzaneten!’


Argentina, Txile eta Uruguain bizi diren Mintzaneteko hainbat lagun Euskal Herrian izan ditugu hilabete t’erdiz. Etxepare Euskal Institutuaren Euskara Munduan programan parte hartu dute, Lazkaoko Maizpide Barnetegian, eta beraien esperientzia partekatzeko prest azaldu dira. Euskara Munduan programan parte hartzen ari den taldea 2013an hasi zen euskara ikasten, eta urte hauetako prestakuntzaren ostean, Euskal Herrian lehenengoz … Jarraitu irakurtzen ‘Pandemiak ez gaitu isilduko. Guk euskaraz, Mintzaneten!’

Andrea Bellak Mintzaneteko lagunak bisitatu ditu


Maizpide Barnetegiko ikastaroa bukatuta, Inmaculada Gonzalez bidelariarekin izan da Andrea Bella Bergaran. Aniceto Ajuriagogeaskoa, Mari Jose Arruti eta Maialen Elizburu ere bisistatu ditu.

Alfredo Laborde eta Joserra Onandia Bilbon elkartu dira


Rafa Retegi Mintzanet egitasmoko bidelagunarekin Donostian egun pasa egin ostean, Alfredo Labordek (Tres Arroyos) Euskal Herrian emango dituen azken egunak aprobetxatzeari ekin dio. Argentinarrak Etxepare Euskal Institutuaren Euskara Munduan programaren baitan Lazkaoko Maizpide Euskaltegian euskara eskolak jaso ditu hilabete t’erdiz, eta behin egonaldia bukatuta, bigarren bisita berezi bat izan du. Oraingoan baina, Bizkaiko hiriburuan, Bilbon.