Ione Forcada, Maider Olarra eta Raul Alfaro elkarrekin!


Udan kanpoan bizi den jende askok etxera itzuli eta familiarekin egoteko probesten du oporraldia. Horietako bat da Maider Olarra Arribillaga Baden-Badenen (Alemanian) bizi den donostiarra. Nora alabarekin abuztuan Gipuzkoara etorri da Mintzaneteko bidelaguna, eta senitartekoekin egoteaz gain, Zarrakazteluko (Nafarroa) Raul Alfaro bidelariarekin elkartu da. Baina ez hori bakarrik: Alfaro Ione Forcada donostiarrarekin hasi zen Mintzaneten … Jarraitu irakurtzen Ione Forcada, Maider Olarra eta Raul Alfaro elkarrekin!

Maider Olarra eta Lurdes Alonso elkarrekin!


Maider Olarra (Donostia, 1974) bidelaguna Baden-Badenen (Alemania) bizi da. Gabonak Euskal Herrian emango ditu, eta bere bidelariarekin elkartzeko aukera izan du. Lurdes Alonso (1971) Bermeotik Donostiara etorri da, eta honako argazki hau bidali digute. Mila esker, bikote!

Maider Olarra Alemaniatik eta Lurdes Alonso Bermeotik elkarrekin Mintzaneti esker!


Maider Olarra (Donostia, 1974) Baden-Badenen (Alemania) bizi da. Lurdes Alonso (1971), Bermeon. Maiderrek euskararen alde zerbait egin nahi zuen, eta Lurdesek euskaraz bizi nahi du. Mintzaneten eman zuten izena, eta geroztik, euskaraz aritzeaz gain, lagunak egin dira.

Maider Olarra eta Peio Duzan elkarrekin Baden-Badenen (Alemanian)


Duela astebete, Maider Olarra Mintzaneteko bidelagunak (Donostia, 1974) ezusteko polita hartu zuen. Bera Baden-Badenen (Alemanian) bizi da. Etxetik atera behar zuen, eta bat-batean norbait hurbildu zen bere etxera bizikletan. Peio Duzan (Toulouse, 1985) bidelaria zen. Bera Estrasburgon bizi da, eta Oihan Beltzera zihoan paseoan. Errepidea moztuta zegoen, eta, orduan, Maiderri bisita egitea erabaki zuen. “Ateak zabaldu, kafe … Jarraitu irakurtzen Maider Olarra eta Peio Duzan elkarrekin Baden-Badenen (Alemanian)