‘Pandemiak ez gaitu isilduko. Guk euskaraz, Mintzaneten!’


Argentina, Txile eta Uruguain bizi diren Mintzaneteko hainbat lagun Euskal Herrian izan ditugu hilabete t’erdiz. Etxepare Euskal Institutuaren Euskara Munduan programan parte hartu dute, Lazkaoko Maizpide Barnetegian, eta beraien esperientzia partekatzeko prest azaldu dira. Euskara Munduan programan parte hartzen ari den taldea 2013an hasi zen euskara ikasten, eta urte hauetako prestakuntzaren ostean, Euskal Herrian lehenengoz … Jarraitu irakurtzen ‘Pandemiak ez gaitu isilduko. Guk euskaraz, Mintzaneten!’

Inma Gonzalez eta Andrea Bella elkarrekin, Bergaran


Inmaculada Gonzalez bidelariak eta Andrea Bella bidelagunak bi urte daramatzate Mintzaneti esker, Internet bidez, euskara praktikatzen. Aurten baina, Bergaran aurrez aurre ezagutu dute elkar, eta herriko euskaltegia ezagutzera eraman du Inmak Andrea.

Arrasaten elkartu dira Agurne Juldain eta Sebastian Amaya


Hilabete gutxi daramatzate Agurne Juldain arrasatearrak eta Sebastian Amaya argentinarrak Skype bidezko elkarrizketak izaten, larunbatero. Etxepare Euskal Institutuaren Euskara Munduan programaren bidez ezagutu zuen Amayak Mintzanet eta 2020ko apirilaz geroztik dago Juldainekin harremanetan. Aurten, Literatura irakasle den argentinarrarri, Euskal Herrira etortzeko eskaintza egin diote, eta Lazkaoko Maizpide barnetegian hilabete t’erdiko egonaldia egin du. Euskara irakasle … Jarraitu irakurtzen Arrasaten elkartu dira Agurne Juldain eta Sebastian Amaya

Rafa Retegi eta Alfredo Laborde elkarrekin, Donostian


Sei urte inguruz ordenagailuko pantaila aurrean hizketaldiak izan dituzte Rafa Retegi eta Alfredo Labordek. Nafarra da lehena, Igantzikoa; argentinarra bigarrena, Tres Arroyos herrikoa; eta Mintzanet egitasmoari esker ezagutu dute elkar. Laborde ez da sekula Euskal Herrian izan, baina Etxepare Euskal Institutuaren Euskara Munduan programari esker, Lazkaoko Maizpide Euskaltegian euskara eskolak jaso ditu hilabete t’erdiz. Egonaldia … Jarraitu irakurtzen Rafa Retegi eta Alfredo Laborde elkarrekin, Donostian