Miren Salaberria Donostian jaio zen 1933. urtean. Aurten 86 urte beteko ditu. 10 urterekin hasi zen lanean: hasieran, umeak zaintzen; 14 urterekin, fabrika batean; eta gero, beste batean.
Dylan Inglisek Arrotegiko egoiliarrak aurrez aurre ezagutu ditu!
Dylan Inglisek (Erresuma Batua, 1998) euskara urte eta erdian ikasi du, eta ez hori bakarrik; xibereraz eta bizkaieraz mintzatzeko gai ere bada. Bide horretan, Mintzaneten izena ematea erabaki zuen, eta bizkaiera praktikatzeko helburuarekin, Busturian (Bizkaian) dagoen Arrotegi egoitzako hainbat pertsonekin harremanetan jarri genuen. Ordutik, astearte goizero egiten ditu bizkaiera praktikatzeko saioak.
‘Mintzanet +65’ proiektuari buruz hitz egin dugu Euskadi Irratian
Euskadi Irratiko Faktoria saioan, ‘Mintzanet +65’ proiektuari buruz hitz egin dugu. Bertan, Ainara Loiarte, Mintzaneten koordinazio taldeko kideak eta Ainhoa Fernandez, Matia Fundazioko Euskara lantaldeko partaideak Manu Etxezortu irrati-esatariaren galderei erantzun diete.
KutzaZabalen aurkeztu dugu Mintzanet!
Urriaren 9an Donostiako Bidebieta auzoan dagoen KutxaZabal zentroan egon ginen. Eta bertan dauden ikasleei Mintzanet proiektua aurkeztu genien.
Mila Altuna bidelaguna eta Gorka Fernández bidelaria elkarrekin Azpeitian
Mila Altuna (bidelaguna), Gorka Fernández (bidelaria) eta bere familia elkartu egin dira Azpeitiko San Martin adinekoen egoitzan.
Eskerrik asko, Ignacio
Ignacio Aranzabal bidelaguna martxoaren 3an hil zen. Bergarako Ubera auzoko Agarre Goikua baserrian jaio zen 1932an, eta bertan sastre moduan lan egin zuen. Herriko Mizpirualde adinekoen egoitzan hamaika urte pasa zituen; horietatik, hamar erakundeko Juntaren partaide gisa.