Isabel Canales, bidelaria: “Etorkizunean Cecilia aurrez aurre ezagutzea gustatuko litzaidake eta besarkada handi bat ematea”


Isabel Canales (Santander, 1981) Kantabrian eta Burgosen bizi ondoren, Bilbora etorri zen duela zazpi urte: “Maitasunagatik etorri nintzen, bermeotar batekin ezkonduta nago eta alaba bat dugu”. Duela hiru urte, euskaltegian hasi zen euskara hutsetik ikasten eta han izan zuen Mintzaneten berri: “Nire ustez, oso proiektu ona da. Nahiz eta Bilbon bizi, euskaraz hitz egitea kostatzen … Jarraitu irakurtzen Isabel Canales, bidelaria: “Etorkizunean Cecilia aurrez aurre ezagutzea gustatuko litzaidake eta besarkada handi bat ematea”

Joserra Onandia eta Valeria Garcia elkarrekin, Algortan


Sei urte inguru daramatzate Joserra Onandia (Getxo, 1945) bidelari eta bidelagunak eta Valeria Garcia Oyarzabal (La Pampa, 1973) bidelari argentinarrak Mintzaneten saioak egiten, eta adiskide min bilakatu dira. Astero-astero euskaraz aritzeko tartea hartzen dute pantaila aurrean, baina orain, aurrez aurre elkartu dira Algortan, “ilusio handiz”. Goizean goiz finkatu zuten hitzordua, eta Valeria Mugaritz jatetxean sukaldari … Jarraitu irakurtzen Joserra Onandia eta Valeria Garcia elkarrekin, Algortan

Elva Franco, bidelaria eta bidelaguna: “Lekeitiora bizitzera etorri nintzenean, herrikoentzat euskara identitatearen gauzarik garrantzitsuena zela konturatu nintzen”


Duela zenbait egun jakin berri dugu Mintzanet egitasmoan bidelari eta bidelagun izandako Elva Francok (Madril, 1962-2020) utzi egin gaituela. Huescan jaio zen, kasualitatez, bere ama oporretan han zegoelako; baina Madrilekoa sentitu izan da beti. 1991n Eusko Jaurlaritzarako oposizio bat prestatu zuen, eta Lekeitiora joan zen bizitzera. Han AEKn eman zuen izena, eta C1a lortu arte … Jarraitu irakurtzen Elva Franco, bidelaria eta bidelaguna: “Lekeitiora bizitzera etorri nintzenean, herrikoentzat euskara identitatearen gauzarik garrantzitsuena zela konturatu nintzen”

Xavier Campillo, bidelaria: “Euskara tresna bat da Euskal Herria beste modu batean ezagutzeko”


Xavier Campillok (Berga, Katalunia, 1962) Mintzanet Internet bidez ezagutu zuen, eta izena eman zuen. Bartzelonan bizi da, eta berarentzat euskara praktikatzeko aukera bakarra da. “Euskara oso hizkuntza polita eta interesgarria da: tresna bat da Euskal Herria beste modu batean ezagutzeko nire lagunak bisitatzen ditudanean”, esan du.  Elva Francorekin aritu da azken urte hauetan solasean, baina … Jarraitu irakurtzen Xavier Campillo, bidelaria: “Euskara tresna bat da Euskal Herria beste modu batean ezagutzeko”

Florencia Deniz eta Joxe Marcos, Mintzaneteko bidelari eta bidelagunak


Argentinan bizi da Florencia Deniz (1993), eta Donostian Joxe Marcos (1993). Biek ala biek, Mintzanet proiektua ezagutu eta interesgarria delakoan bertan parte hartzea erabaki zuten. Hala, bidelari eta bidelagun izateko izena eman, eta elkarrekin aritu dira zenbait urtez Skype bidez euskaraz solasten. Iaz baina, aurrez aurre elkartu ziren aurrenekoz, eta beraien esperientzia kontatu digute. Mintzanet … Jarraitu irakurtzen Florencia Deniz eta Joxe Marcos, Mintzaneteko bidelari eta bidelagunak

Nerea Luezas, bidelaria: “Euskara nire ama hizkuntza balitz bezala hitz egitea gustatuko litzaidake”


Euskara hizkuntza guztien artean politenetako bat dela deritzo Nerea Luezasek (Bilbo, 1972); baina zoritxarrez etxean, eskolan, lanean eta lagunekin gaztelaniaz hitz egiten duela aitortu digu: “Nire egunerokoan ez dut euskara erabiltzen, eta ikasitakoa galtzeko beldur nintzen”. Orain dela hiru urte, Osakidetzako Euskararen Zerbitzuak langileei Mintzaneten parte hartzea proposatu zienean ezagutu zuen egitasmoa, eta ideia paregabea … Jarraitu irakurtzen Nerea Luezas, bidelaria: “Euskara nire ama hizkuntza balitz bezala hitz egitea gustatuko litzaidake”

Ione Forcada, Maider Olarra eta Raul Alfaro elkarrekin!


Udan kanpoan bizi den jende askok etxera itzuli eta familiarekin egoteko probesten du oporraldia. Horietako bat da Maider Olarra Arribillaga Baden-Badenen (Alemanian) bizi den donostiarra. Nora alabarekin abuztuan Gipuzkoara etorri da Mintzaneteko bidelaguna, eta senitartekoekin egoteaz gain, Zarrakazteluko (Nafarroa) Raul Alfaro bidelariarekin elkartu da. Baina ez hori bakarrik: Alfaro Ione Forcada donostiarrarekin hasi zen Mintzaneten … Jarraitu irakurtzen Ione Forcada, Maider Olarra eta Raul Alfaro elkarrekin!

Alazne Fernández, bidelaria: “Nire helburua euskaraz gozatzea da”


Alazne Fernández (Bilbo, 1966) bidelaria da, eta duela bi urte ezagutu zuen Mintzanet proiektua. “Euskaldun berria naiz; orain hamar urte lortu nuen bigarren profila, eta euskara ahaztuta neukan, lanean eta inguruan ez dudalako aukera handirik”, azaldu du Alaznek.  Txikia zenean bere eskolan ez zuen euskara ikasteko aukerarik, “ezta bigarren hizkuntza gisa ere”. “Ez da nira … Jarraitu irakurtzen Alazne Fernández, bidelaria: “Nire helburua euskaraz gozatzea da”

Rocio Serrano, bidelaria: “Euskara gure hizkuntza da, gure altxorra”


Rocio Serrano (1971) Gasteizen bizi den bilbotarra da. Euskaltegian euskara ikasten zebilela Mintzaneten berri izan zuen, eta hitz-jarioa hobetzeko asmoz, izena ematea erabaki zuen: “Euskaltegian euskara ikasten dugu, baina ez dugu modu informal batean hitz egiten, ez da erreala”. Euskara “gure hizkuntza, gure altxorra” dela deritzo, horregatik, euskaraz jardutea merezi duela gogoratu digu.  Lourdes bidelagun … Jarraitu irakurtzen Rocio Serrano, bidelaria: “Euskara gure hizkuntza da, gure altxorra”

Mari Jose Arruti, bidelaguna: “Euskara ez da galduko horrelako ekimenak martxan dauden bitartean. Euskara erabiltzeko da”


Gurasoek sehaskan zegoen garaitik sutsuki eta maitasun handiz erakutsi omen zioten Mari Jose Arrutiri (Andoain, 1963) euskara. Bikotekidearekin zein lanean (irakaslea da) euskaraz mintzo da, eta harro dago semeei hizkuntza transmititu izanaz. “Bizitzeko modu bat da, bihotzean daramadana, nire izate guztiari zentzua eman diona. Euskararik gabe, nire egunerokoak ez luke zentzurik”. Mari Josek Euskal Telebistako … Jarraitu irakurtzen Mari Jose Arruti, bidelaguna: “Euskara ez da galduko horrelako ekimenak martxan dauden bitartean. Euskara erabiltzeko da”