Kepa Sarasola, bidelaguna: “Geografikoki urruti dauden euskaltzaleak hurbiltzeko balio du”


Kepa Sarasola duela 56 urte Begoñan jaio zen eta ogibidez EHUko irakaslea da. Internet bidez ezagutu zuen Mintzanet eta proiektua  ideia ona dela esan digu: “Geografikoki urruti dauden euskaltzaleak hurbiltzeko balio du”. Bera hasieran bidelari batekin hasi zen,  Josemari Lopez de Arbina arabarrarekin eta orain berriz, Fabrice Landabourerekin egiten ditu saioak.

Andrea Bella, bidelaria: “Nik Mintzanet gomendatuko nuke, euskara praktikatzeko ematen duen aukeragatik”


Andrea Bella Uruguaykoa da eta 37 urte ditu. Arbaso euskaldunik ez badu ere, Euskal Etxean izan zuen euskararen berri. Bere ahizpa bera baino lehenago hasi zen euskara ikasten baina berak ere horixe egitea erabaki zuen: “Nik euskal dantzak maite nituen, gauza polit bat dut euskararekin”.