Christian Etxeberria bidelaria, Txiletik Azkoitira

Hemen duzue ‘Mintzanet, bere ahotan’ sailaren bigarren istorioa.

Christian Etxeberria Santiagon (Txile) jaio zen, 1982an. Bere arbaso zuzenak ez dira euskaldunak, eta ez du Euskal Herriarekin loturarik. Amaren aldeko amonak hazi zuen Txile hegoaldean. “Nire amonaren abizena Echeverria da eta egun batean izen horrek esan nahi bat zuela esan zidaten. Euskara hizkuntza arrotza zen niretzat eta ikertzen hasi nintzen: euskara eta euskaldunen berri izan nuen”, azaldu du Christianek.

Gehiago irakurri “Christian Etxeberria bidelaria, Txiletik Azkoitira”

Izaskun Arrieta, bidelaguna: “Benetan ikaragarri ari naiz gozatzen, asko jasotzen dut bidelariengandik”

Gaurtik aurrera Mintzaneteko webgunean proiektu honetan parte hartzen dutenen istorioak aurkituko dituzue. Haiek dira egitasmo hau aurrera ateratzen dutenak eta beren esperientziak edozer baino hobeto deskribatzen du zer den Mintzanet.

Bi astean behin, hileko lehenengo eta hirugarren asteazkenetan, izango duzue haien berri.

Gehiago irakurri “Izaskun Arrieta, bidelaguna: “Benetan ikaragarri ari naiz gozatzen, asko jasotzen dut bidelariengandik””