Pili Larrañaga, bidelaguna: “Ez da asko kostatzen, eta aukera ederra da praktikatzeko arazoak dituztenentzat”


Pili Larrañaga Soraluzen jaio zen 1950ean. Orain erretiratua dago, baina hezkuntzaren arloan lan egin du bizitza osoan. Donostian bizi da, eta hain justu hiriburuko San Telmo museoan izan zuen Mintzaneten berri, ‘Badu bada’ erakusketaren aurkezpenean, alegia.

Barakaldotik Sevillara, euskaraz


Gorka Fernandez Barakaldon jaio zen duela 38 urte. Orain Sevillako La Algaba herrian bizi da, eta hezitzaile bezala lan egiten du bertan. Nahiz eta bere jaioterritik hain urrun egon, euskararekin beti mantendu du harremana. Duela hilabete batzuk, Gorkak Mintzanet ezagutu zuen; Internet bidez izan zuen proiektu honen berri.

Raul Alfaro, bidelaria: “Interneten denetarik dago; baina, euskararen arloan hutsune bat zegoen, eta Mintzanetek bete du”


Raul Alfaro duela 37 urte jaio zen Iruñean, kooperatiba batean lan egiten du eta Zarrakaztelun bizi da. Euskara ikasten ari da, baina Nafarroako Erriberako herri txiki horretan ez du praktikatzeko aukerarik. Bere irakasleak eman zion Mintzanet proiektuaren berri. Izena eman, eta Ione Forcada donostiarrarekin hasi da ekimenean parte hartzen. «Kristorena iruditzen zait; Zarrakaztelun ia-ia aukerarik … Jarraitu irakurtzen Raul Alfaro, bidelaria: “Interneten denetarik dago; baina, euskararen arloan hutsune bat zegoen, eta Mintzanetek bete du”

Jose Ramon Onandia, bidelaria eta bidelaguna: “Oso interesgarria da euskaltzaleentzat eta euskaldun berrientzat”


Jose Ramon Onandiak aldizkari batean izan zuen Mintzaneten berri. «Ez dut ondo gogoratzen, baina nonbait zerbait irakurri nuela uste dut», esan du. Getxotar honek 68 urte ditu eta erretiratua dago, baina horrek ez du esan nahi geldirik egoten denik.

Christian Etxeberria bidelaria, Txiletik Azkoitira


Hemen duzue ‘Mintzanet, bere ahotan’ sailaren bigarren istorioa. Christian Etxeberria Santiagon (Txile) jaio zen, 1982an. Bere arbaso zuzenak ez dira euskaldunak, eta ez du Euskal Herriarekin loturarik. Amaren aldeko amonak hazi zuen Txile hegoaldean. “Nire amonaren abizena Echeverria da eta egun batean izen horrek esan nahi bat zuela esan zidaten. Euskara hizkuntza arrotza zen niretzat … Jarraitu irakurtzen Christian Etxeberria bidelaria, Txiletik Azkoitira

Izaskun Arrieta, bidelaguna: “Benetan ikaragarri ari naiz gozatzen, asko jasotzen dut bidelariengandik”


Gaurtik aurrera Mintzaneteko webgunean proiektu honetan parte hartzen dutenen istorioak aurkituko dituzue. Haiek dira egitasmo hau aurrera ateratzen dutenak eta beren esperientziak edozer baino hobeto deskribatzen du zer den Mintzanet. Bi astean behin, hileko lehenengo eta hirugarren asteazkenetan, izango duzue haien berri.