Mintzanetek Iban Garate komunikatzaileari elkarrizketa egin dio, ‘Hitzaldi irekiak’ proiektuaren baitan. Mintzaneten parte hartzen dutenek galderak egin eta berak erantzun egin ditu. Hemen duzue emaitza, benetan interesgarria Azkoitiko gazteak azaldu duena. Mila esker, Iban!
Iban Zaldua idazleari elkarrizketa [bideoa]
Mintzaneten Iban Zaldua idazleari elkarrizketatu dugu ‘Hitzaldi irekiak’ proiektuaren baitan. Mintzaneten parte hartzen dutenek galderak egin eta berak erantzun egin ditu. Hemen duzue emaitza, benetan interesgarria Donostiako idazleak azaltzen duena. Mila esker, Iban!
Miren Amuriza bertsolariak eta Bolognako unibertsitateko ikasleek bertsolaritza garaikidea aztertu dute [bideoa]
‘Euskal Sortzaileak Sarean’ proiektua apirilean jarri zuten martxan Etxepare Euskal Institutuak eta Maramara* taldeko Mintzanet egitasmoak. Euskal sortzaileek Mintzanet bidezko prestakuntza-saioak eskaini dizkiete munduko unibertsitateko euskara eta euskal kultura ikasleei.
Fermin Muguruzari elkarrizketa [bideoa]
Mintzaneten Fermin Muguruza musikalaria elkarrizketatu dugu ‘Hitzaldi irekiak’ proiektuaren baitan. Mintzaneten parte hartzen dutenek galderak egin eta berak erantzun egin ditu. Hemen duzue emaitza, benetan interesgarria Irungo artistak kontatzen duena. Mila esker, Fermin!
Covadonga Arranz Valladoliden euskara ikasten [bideoa]
Covadonga Arranz Valladolideko gazte bat da. Duela urte batzuk hasi zen euskara ikasten eta orain Mintzaneten parte hartzen du bidelari bezala. Maitane Gabiria, Edinburgon bizi den euskaldun bat, da bere bidelaguna.
Ordiziako Jakintza ikastolako ikasleak bidelagun Mintzaneten [bideoa]
Bidelagun talde berri bat heldu da Mintzanetera! Ordiziako Jakintza ikastolako ikasle talde batek bidelagun izateko konpromisoa hartu du. Egun hauetan hasi dira bidelariekin hitz egiten. Hemen dituzue Itsaso Garmendia eta Maddi Ruizen hitzak. Eskerrik asko!
Mertxe Garcia, bidelaria: “Hizkuntza bat ikastea ez da lan samurra, baina Mintzanet interesgarria eta praktikoa, eta ondo pentsatuta dago”
Elgoibarretik Bartzelonara joan zen bizitzera, eta Mertxe Garciak han pasatu ditu azken 40 urte hauek. Berak azaldu digun bezala, “XX. mendearen lehen erdian” jaio zen. Baina, hainbeste urte Bartzelonan bizi eta gero “ia ahaztuta neukan euskara; erabat etsita nengoen”.
Sergio Monedero, bidelaguna: “Esfortzu handiagoa egin behar dugu euskararen alde” [bideoa]
Sergio Monedero Abanto-Zierbenakoa da, eta 39 urte ditu. Euskalduntze prozesuan dagoen norbait laguntzeko eman du izena Mintzaneten. Berak ere, bere garaian, laguntza jaso zuen, eta orain mesedea itzuli nahi du. Bere ustez, “esfortzu handiagoa” egin behar dugu “euskararen alde”.
Mariaje Barandiaran, bidelaguna: “Oso esperientzia polita da” [bideoa]
Mariaje Barandiaran Donostian bizi da eta bidelaguna da Mintzaneten. Donostiako emakume batekin eta Uruguaiko gizon batekin hitz egiten du hilero.
Daniel Blanco, bidelaria: “Euskaraz egiten duen oso jende gutxi daukat inguruan, eta, hortaz, aukera gutxi”
Daniel Blanco duela 26 urte jaio zen Barakaldon. Gaur egun, Portugaleten bizi da. Euskaltegian euskara ikasten ari da, baina euskara praktikatzeko erreminta bat behar zuen, hortik kanpo aritzeko. “Euskaraz egiten duen oso jende gutxi daukat inguruan, eta, hortaz, aukera gutxi”, azaldu du Danielek.