2019ko Mintzanet Eguna azaroaren 24an izango da Durangon!


Urteroko ohitura onei jarraituz, laster izango dira Mintzaneten sari-banaketa eta bazkaria. Aurten, Durangon ospatuko dugu gure festa, azaroaren 24an (igandea). 12.30ean sari-banaketa egingo dugu Bidelari Onena eta Bidelagun Onena omentzeko. Horrez gain, Aipamen Berezia merezi duen pertsona zein den argituko dugu. Ekitaldia eta bazkaria Plateruenan izango dira.

V. Mintzanet Sariak: bidelariak eta bidelagunak elkartzeko aitzakia


Ainara Maia (Irun, 1976), Peio Duzan (Frantziako Tolosa-Estrasburgo, 1985) eta Joxe Mari Allur (Lazkao, 1944) izan ziren Mintzanet Eguneko protagonistak. Donostiako Tabakalerako Kutxa Plazan eman genituen V. Mintzanet Sariak. Ekitaldi xumea eta hunkigarria izan zen.

Mintzanet Eguneko bideoa!


Azaroan 12an Zubietako Araeta jatetxean, III Mintzanet sariak eman genituen eta euskara Internet bidez praktikatzeko plataforma honetan parte hartzen duten bi pertsonen lana aitortu genuen: Arantza Garaialde (bidelaguna) eta Andrea Bella (bidelaria). Aipamen berezia Pilar Iragorrirentzat izan zen.

Mintzanet Eguna eta Atlantikoaren bi aldeetako lehendabiziko Mintzodromoa arrakastatsuak izan dira


Aurtengo Mintzanet Eguna azaroaren 12an (larunbata) ospatu dugu Donostiako Araeta jatetxean. Horrez gain, III Mintzanet Sariak ere banatu ditugu, eta lehendabiziko aldiz, Atlantikoaren bi aldeetan Mintzodromo bat antolatu dugu (Argentina-Euskal Herria). Bertan, egitasmoaren zutabe diren bidelariak eta bidelagunak bildu dira, eta, horiei babesa emateko, Jokin Azkue (Eusko Jaurlaritzako Euskara Sustatzeko zuzendaria), Miren Azkarate (Donostiako Udaleko Euskara … Jarraitu irakurtzen Mintzanet Eguna eta Atlantikoaren bi aldeetako lehendabiziko Mintzodromoa arrakastatsuak izan dira