Raul Alfaro, bidelaria: “Interneten denetarik dago; baina, euskararen arloan hutsune bat zegoen, eta Mintzanetek bete du”


Raul Alfaro duela 37 urte jaio zen Iruñean, kooperatiba batean lan egiten du eta Zarrakaztelun bizi da. Euskara ikasten ari da, baina Nafarroako Erriberako herri txiki horretan ez du praktikatzeko aukerarik. Bere irakasleak eman zion Mintzanet proiektuaren berri. Izena eman, eta Ione Forcada donostiarrarekin hasi da ekimenean parte hartzen. «Kristorena iruditzen zait; Zarrakaztelun ia-ia aukerarik … Jarraitu irakurtzen Raul Alfaro, bidelaria: “Interneten denetarik dago; baina, euskararen arloan hutsune bat zegoen, eta Mintzanetek bete du”

Christian Etxeberria bidelaria, Txiletik Azkoitira


Hemen duzue ‘Mintzanet, bere ahotan’ sailaren bigarren istorioa. Christian Etxeberria Santiagon (Txile) jaio zen, 1982an. Bere arbaso zuzenak ez dira euskaldunak, eta ez du Euskal Herriarekin loturarik. Amaren aldeko amonak hazi zuen Txile hegoaldean. “Nire amonaren abizena Echeverria da eta egun batean izen horrek esan nahi bat zuela esan zidaten. Euskara hizkuntza arrotza zen niretzat … Jarraitu irakurtzen Christian Etxeberria bidelaria, Txiletik Azkoitira

Mintzanet familia


‘Familia’ hitzaren laugarren adiera bat dator Mintzanetekin. “Nolabaiteko loturak elkartzen dituen lagun edo gauzen multzoa”. Seguru aski, gaur egun hori da Mintzanet, euskarak lotzen duen lagun multzo bat. Baina niri Eusko Jaurlaritzaren Hiztegi Entziklopediaren lehenbiziko adiera gehiago gustatzen zait: “Ahaidetasun hurbilak lotzen dituen kideen multzoa, berez etxe berean bizi direnak”. Gaur egun proiektu hau zer … Jarraitu irakurtzen Mintzanet familia

Mintzanet ‘Berria’ eta ‘Noticias de Gipuzkoa’ egunkarietan


Hemen dituzue ‘Berria’ eta ‘Noticias de Gipuzkoa’ egunkarietan Mintzaneten inguruan argitaratu diren erreportaiak. Bertan, bidelagun baten (Kepa Sarasola) eta bere bidelariaren (Jose Mari Arbina) esperientzia ezagutu dezakuzue.  Noticias de Gipuzkoa  Berria  

Mintzanet Ibilaldian egon zen


Mintzanet ekimenak Ibilaldia 2013an parte hartu zuen. Portugaletera hurbildu ginen gure proiektua ezagutzera emateko eta gure txokora, Asti Leku ikastolako gunera, jende andana etorri zen, besteak beste, Julian Iantzi aurkezlea. Lanean zegoen baina tartetxo bat aurkitu zuen gurekin egoteko. Hemen dituzue atzoko argazki batzuk.

EHUko ikasleek aukera askeko kredituak lor ditzakete Mintzaneten parte hartzeagatik


Hemendik aurrera EHUko ikasleek aukera askeko kredituak lortu ahal izango dituzte Mintzaneten parte hartzeagatik. Proiektuaren arduradunek Unibertsitatearekin akordio bat sinatu dute, eta honen ondorioz ikasleek kredituak eskuratuko dituzte Internet bidez euskara ikasten ari direnekin praktikatzeagatik, hau da, bidelagun izateagatik. Informazio guztia esteka hauetan aurki dezakezue. *Azalpena EHUren webgunean (euskaraz) *Explicación en la página web de … Jarraitu irakurtzen EHUko ikasleek aukera askeko kredituak lor ditzakete Mintzaneten parte hartzeagatik