Arlette Pascual, bidelaria: “Neska jatorra da bidelaguna, ongi konpontzen gara”


Arlette Pascual (Bordele-Baionan bizi da, 1950) bidelaria da Mintzaneten. Bere aitak gerra zibilaren ondoren, Frantziara deserriratu behar izan zuen, eta horregatik jaio zen Bordelen. Leku askotan bizi izan da geroztik: Madrilen, Donostian, Okzitaniako Tolosan, Baionan…

Maider Olarra eta Peio Duzan elkarrekin Baden-Badenen (Alemanian)


Duela astebete, Maider Olarra Mintzaneteko bidelagunak (Donostia, 1974) ezusteko polita hartu zuen. Bera Baden-Badenen (Alemanian) bizi da. Etxetik atera behar zuen, eta bat-batean norbait hurbildu zen bere etxera bizikletan. Peio Duzan (Toulouse, 1985) bidelaria zen. Bera Estrasburgon bizi da, eta Oihan Beltzera zihoan paseoan. Errepidea moztuta zegoen, eta, orduan, Maiderri bisita egitea erabaki zuen. “Ateak zabaldu, kafe … Jarraitu irakurtzen Maider Olarra eta Peio Duzan elkarrekin Baden-Badenen (Alemanian)

Dylan Inglis eta Ainara Loiarte elkarrekin!


Dylan Inglis (Erresuma Batua, 1998) bidelaria eta Ainara Loiarte (Andoain, 1988) bidelaguna elkartu dira Loiarteren herrian. Duela ia urtebete hasi ziren elkarrekin Mintzaneten, eta geroztik hiru aldiz ikusi dute elkar aurrez aurre. Euren artean hitanoa praktikatzen dute.

Amaia Larrañaga, bidelaguna: “Aurrez aurre euskaraz aritzeko modurik ez dutenentzat aukera bat da Mintzanet; horrek niri satisfazio handia ematen dit”


Amaia Larrañaga (Aizarna, 1957) bidelaguna da Mintzaneten. Euskara praktikatzen laguntzen dio Gasteizko emakume bati. Proiektua bere ahizpa bati esker ezagutu zuen eta egun parte hartzen du, erretiroa hartuta baitago. “Aurrez aurre euskaraz aritzeko modurik ez dutenentzat aukera bat da Mintzanet; horrek niri satisfazio handia ematen dit”, azpimarratu du Amaiak.

2019ko Mintzanet Eguna azaroaren 24an izango da Durangon!


Urteroko ohitura onei jarraituz, laster izango dira Mintzaneten sari-banaketa eta bazkaria. Aurten, Durangon ospatuko dugu gure festa, azaroaren 24an (igandea). 12.30ean sari-banaketa egingo dugu Bidelari Onena eta Bidelagun Onena omentzeko. Horrez gain, Aipamen Berezia merezi duen pertsona zein den argituko dugu. Ekitaldia eta bazkaria Plateruenan izango dira.

Zu eta ni / zu eta biok


Iturria: Jabier Oses Azurmendi Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saila Euskara hobetzen Artikulua Musika Euskara hobetzen Euskara hobetzen Zu eta biok da forma jatorrena mendebaldeko usadioan (eta deklinazio osoa, jakina: zuk eta biok, zuri eta bioi, zure eta bion…). Dena dela, zu eta biok eta zu eta ni egitura biak dira zuzenak euskaraz; baina lehenengoa jatorragoa da nonbait, Euskaltzaindiak … Jarraitu irakurtzen Zu eta ni / zu eta biok

Pedro Mari Sarduy, bidelaguna, eta Joserra Onandia, bidelaria elkarrekin


Pedro Mari Sarduy (Muxika, 1950), bidelaguna, eta Joserra Onandia (Getxo, 1945), bidelaria elkartu dira Bilbon. Sarduy Floridan bizi da, eta urtero etortzen da etxera. Oraingo honetan Onandiarekin Athleticen partidu bat ikusteko aprobetxatu du bisita.

Zeren zain zaude?


Astean ordu erdiko tartea baduzu, eman izena, eta izan zaitez bidelari edo bidelagun Mintzaneten! Bidelariak euskara praktikatu nahi dutenak dira eta gutxienez B1 maila izan behar dute. Pantailaren beste aldean bidelagunak izango dituzte, astero euskaraz hitz egitea ahalbidetuko dieten laguntzaileak. Gogoratu helburuak bidelariak soltura irabaztea, lotsa galtzea eta jariotasuna lortzea direla!

Javier Osaba, bidelaria: “Dylani esker hobeto mintzatzen naiz, eta niretzat oso garrantzitsua izaten ari da”


Javier Osaba (Gasteiz, 1985) Azkainen bizi da, Lapurdin, eta txikitan ikastolan euskaraz ikasi bazuen ere, 18 urterekin euskara alde batera utzi zuen. Duela bi urte, euskaltegian eman zuen izena, garrantzitsua eta interesgarria iruditu zitzaiolako hizkuntza berreskuratzea.