Ione Forcada (bidelaguna) eta Raul Alfaro (bidelaria) Donostian elkartu dira


Ione Forcadak sortu eta berehala ezagutu zuen Mintzanet, Donostiako San Telmo museoan egindako aurkezpenean izan baitzen. Bagera Elkartean ere parte hartzen du, eta, ongi pentsatu ondoren, Mintzaneten izena ematea erabaki zuen. “Aurrez aurre laguntzailea izatea errazagoa da. Interneten, berriz, ez daude hainbeste baliabide, baina tira”, dio Ionek.

Sorbonako (Paris) ikasleak euskararen inguruan aritu dira


Etxepare Institutuak eta Mintzanetek ‘Euskal sortzaileak sarean’ programa martxan jarri dute. Horrela, euskal eragileek zuzeneko prestakuntza-saioak eskaini ahalko dizkiete, Euskal Herritik, Institutuak mundu osoko 36 unibertsitateetan dituen euskara eta euskal kultura ikasleei.

Euskal Sortzaileak Sarean proiektua abian da


Euskal sortzaileek Mintzanet bidezko prestakuntza-saioak eskainiko dizkiete munduko unibertsitateetako euskara eta euskal kultura ikasleei bihartik aurrera Bost idazle, unibertsitateko bi aditu eta bertsolari bat zuzenean solastuko dira Etxepare Euskal Institutuak Paris, Boise, Poznan, Brno, Bartzelona, Leipzig, Berlin, Konstantza eta Bologna hirietan dituen irakurletzetako ikasleekin Etxepare Euskal Institutuaren eta Maramara* taldeko Mintzanet egitasmoaren arteko lankidetzari esker, … Jarraitu irakurtzen Euskal Sortzaileak Sarean proiektua abian da

Lourdes Erquicia, bidelaria: “Mintzanetek beldurra kentzeko balio izan dit”


Lourdes Erquiciak Internet bidez izan zuen Mintzaneten berri. Irungoa da eta 55 urte ditu. Proiektu honetan izena eman zuen lehenetakoa izan zen. Duela sei hilabete hasi zen bidelari, eta oso pozik dago. Bere bidelaguna, María Cecilia Cenóz, Argentinakoa da, eta jada lagunak direla dio. «Asko ikasi dut berarekin, eta beldurra kentzeko balio izan dit. Jende … Jarraitu irakurtzen Lourdes Erquicia, bidelaria: “Mintzanetek beldurra kentzeko balio izan dit”