Mintzanet Eguneko bideoa!


Azaroan 12an Zubietako Araeta jatetxean, III Mintzanet sariak eman genituen eta euskara Internet bidez praktikatzeko plataforma honetan parte hartzen duten bi pertsonen lana aitortu genuen: Arantza Garaialde (bidelaguna) eta Andrea Bella (bidelaria). Aipamen berezia Pilar Iragorrirentzat izan zen.

Xabier Euzkitzek, Kike Amonarrizek, Egoitz Lasak eta David Doblasek Mintzanet proiektua ezagutu dute


Xabier Euzkitze (‘Bisitaria’, ETB1) eta Kike Amonarriz (‘Mihiluze’, ETB1) telebista aurkezleek, Egoitz Lasa aktoreak eta David Doblas Lagun Aro GBCko jokalariak Bagerak antolatu duen Mintzodromoan parte hartu dute. Donostiako San Telmo museoan izan da ekitaldia, eta bertan Mintzanet proiektua hurbiletik ezagutu dute laurek. Ekimen honek euskara praktikatzeko aukera ematen du Internet bidez; horrela, haiek ere … Jarraitu irakurtzen Xabier Euzkitzek, Kike Amonarrizek, Egoitz Lasak eta David Doblasek Mintzanet proiektua ezagutu dute

Mintzanet proiektua San Telmoko Mintzodromoan egon da


Ia 150 lagun inguruk hartu zuten parte martxoaren 19an Donostiako San Telmo museoan antolatu zuen Mintzodromoan. Hara bertaratu zirenek Mintzanet proiektua ezagutzeko parada izan zuten. Besteak beste, Julian Iantzi aurkezlea eta Harkaitz Cano idazlea aritu ziren jendearekin solasean Internet bidez. Gainera, Donostiako Udaleko hainbat zinegotzi ere hurbildu ziren: Nerea Txapartegi (Bildu), Marisol Garmendia (PSE-EE), Iñigo … Jarraitu irakurtzen Mintzanet proiektua San Telmoko Mintzodromoan egon da

Mintzanet martxoaren 19ko Mintzodromoan egongo da


Datorren asteartean, martxoak 19 (10:00etan), Bagerak mintzodromo bat antolatu du Donostiako San Telmo museoan. Bertan, Mintzanetek txoko bat edukiko du, eta hurbiltzen direnei proiektua azalduko diegu.