V. Mintzanet Sariak: bidelariak eta bidelagunak elkartzeko aitzakia

Ainara Maia (Irun, 1976), Peio Duzan (Frantziako Tolosa-Estrasburgo, 1985) eta Joxe Mari Allur (Lazkao, 1944) izan ziren Mintzanet Eguneko protagonistak. Donostiako Tabakalerako Kutxa Plazan eman genituen V. Mintzanet Sariak. Ekitaldi xumea eta hunkigarria izan zen.

Continue reading “V. Mintzanet Sariak: bidelariak eta bidelagunak elkartzeko aitzakia”

Peio Duzanek (Estrasburgon bizi den bidelaria) blog bat sortu du

Peio Duzanek (Tolosa -Frantzia-, 1985), Estrasburgon bizi den bidelariak, blog bat sortu du. Eta euskaraz.

Bertan, ez dauka euskara ikasteko aukerarik; horregatik, bakarrik ari da. Duela gutxi aita izan da: Agathe etorri zen mundura abuztuaren 30ean. Peiok alabari euskaraz egitea erabaki du: “Euskara nire altxorra da, doakoa da eta hemen Alsazian ere izan dezake bere txokoa. Altxor hau Agatheri transmititu nahi diot. Hizkuntza txikiek mundua handitzen dutela esan ohi da, eta bereziki nire mundua! Euskarak nire egunak loratzen ditu”.

Orain, blogean bere esperientziak ezagutzeko aukera daukazue.

Zorionak, Peio!

Peio Duzanen bloga: aitatxoblog

c2a97963

Peio Duzan (bidelaria): “Orain, Mintzanet plazer handia da. Hasiera zaila izan da”

Peio Duzan (Toulouse, 1985) Estrasburgon bizi da, eta pilotari esker hasi zen euskara ikasten. Jokatzen hasi eta Euskal Herriko kulturari buruz gehiago jakin nahi izan zuen. Horrela, euskaraz bere kasa ikasi du: telebista, liburuak, egunkariak… eta noizbehinka barnetegiren batera joan da. “Espero dut egunen batean Estrasburgon euskal etxe bat egotea”, adierazi du Duzanek.

Mintzaneten praktikatzeko eman zuen izena eta bi bidelaguni esker (Juan Karlos Merino eta Ander Olalde) asko aurreratu duela esan du. “Orain, Mintzanet plazer handia da, eta oso pozik nago. Hasiera zaila izan da”, esan du.

Hemen duzue berari egindako elkarrizketa.

Eskerrik asko, Peio!